69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal baratzak erabiltzeko eta emateko arautegia

Basaburuko Udalak, 2016ko martxoaren 23an, hasiera batez onetsi zuen udal baratzak erabiltzeko eta emateko arautegia.

Arautegi hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Jauntsaratsen, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1603750