69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

44/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kontseilari horrexek abenduaren 31n emandako 169/2015 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 12ko 56/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen. Halaber, abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailara arte.

Bestalde, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 31n emandako 169/2015 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu honen helburua da Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko bulegoen mailako egitura aldatzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruan. Eginkizunen esleipena arrazionalizatzeko asmoz, Zerbitzu Osagarrien Bulegoa kendu da, eta Hezkuntza Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa sortu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 31ko 169/2015 Foru Aginduaren 39. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

39. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1.–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

–Kontratazio Bulegoa.

–Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa.

–Eraikuntza Bulegoa.

–Mantentze-lanen Bulegoa.

–Erosketa Bulegoa.

2.–Kontratazio Bulegoa eta Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari atxiki zaizkio.

Eraikuntza Bulegoa Obra Atalari atxiki zaio.

Mantentze-lanen Bulegoa eta Erosketa Bulegoa Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari atxiki zaizkio.

2. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 31ko 169/2015 Foru Aginduaren 41. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

41. artikulua. Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoa.

Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan, garraioan eta jantokietan dauden beharren plangintza egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetarako garraio eta jantokiko eskola zerbitzu osagarriekin zerikusia duten jarduerei dagokienez, deialdien proposamenak egitea, kudeatzea eta tramitatzea.

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren izenean dauden ikastetxeak garbitzeko kontratuak planifikatzea eta egoki betetzen direla kudeatzea.

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren izenean dauden ikastetxeetako lorategiak edo berdeguneak kontserbatzeko kontratuak planifikatzea eta egoki betetzen direla kudeatzea.

–Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1604153