68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketak, 1., 20. eta 21. ordenantza fiskaletan eta Kirol zerbitzuak egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketak egitea 1., 20. eta 21. ordenantza fiskaletan eta Kirol zerbitzuak egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Aldaketok ondorioak izanen dituzte 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horiek behin betiko onetsi dira.

Ordenantzen artikuluetan aldaketa anitz egin direnez, eta maiz erabiltzen den edukia denez, komenigarria dirudi, argitasunaren mesedetan, ordenantzen testu osoa hona ekartzea.

Burlatan, 2016ko martxoaren 18an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 165.etik 171.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga zeharkako tributua da eta haren zergapeko egintza da udal mugapean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizuneko aitorpenaren edo aurreko gaztiguaren aurkezpena eskatzen bada, baldin zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, lizentzia emateari buruzko txostena (Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 39. artikulua) edo kontrola.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1) Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2) Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3) Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5) Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6) Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7) Lur mugimenduak, hala nola, zelaitzeak, hondeatzeak eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8) Finkak ixtea.

9) Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10) Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11) Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12) Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren entitateak, baldin eraikuntza, instalazio edo obraren jabe badira, hura egiten den higiezinaren jabe izan ala ez.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoaren ondorioetarako, eraikuntza, instalazio edo obraren jabetzat hartuko da hura egitearen gastuak edo kostua ordaintzen dituena.

5. artikulua Eraikuntza, instalazioa edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat joko dira kasuko lizentziak eskatzen, kasuko erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezten, edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak.

Ordezkoak zergadunari eskatzen ahalko dio ordaindutako tributu-kuotaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1) Zerga-oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta egiazkoa izanen da. Ondorio horietarako, ulertuko da kostu erreala dela haren exekuzio materialaren kostua.

Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsia, ez araubide bereziko antzeko zergak, tasak, prezio publikoak, ez tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina, gastu orokorrak, ez segurtasuna eta osasunari, kalitate kontrolari edo hondakinen kudeaketari dagozkien zenbatekoak ere.

Barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa zerga-oinarriaren osagaia da eta, horretarako, interesdunak aurkeztu beharko du, aurrekontu eguneratua eta guzti.

2) Zerga-oinarria interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da, betiere dagokion elkargo ofizial batek ikus-onetsi badu, hura aginduzko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

Tasa

7. artikulua Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

8. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena

9. artikulua. Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. 1) Aginduzko lizentzia ematen denean, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo, lizentzia eskatu, eman edo ukatu edota erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu baino lehen, eraikuntza, instalazioa edo obra hasi bada, likidazio bat eginen da, edo hurrengo 2) eta 3) puntuetan adierazten diren kasuetan, autolikidazioa eginen, betiere behin-behinekoa eta konturakoa.

Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, subjektu pasiboek zergaren likidazio edo, hala behar denean, autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

2) Tramitazioko araubidearen eta lizentzia jakinarazien menpeko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

3) Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen den obretan, aitorpenaren edo komunikazioarekin batean autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

4) Zergaren autolikidazioa eskatzen den kasuetan, subjektu pasiboek autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

5) Gainerakoetan, zergaren kuota gehienez ere bi hilabeteko epean ordaindu beharko da, honako hauetatik aitzina:

a) Hasierako likidazioan, lizentzia jakinarazten den egunetik aitzina, edo hura oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonda, eraikuntza, instalazioa edo obra hasia delarik; azken kasu horretan, egindako ordainketak ez dakar inolako presuntziorik ezta inolako eskubideen aldarrikapen egintzarik subjektu pasiboaren alde.

b) Proiektua aldatzeagatik likidazio osagarririk baldin bada, proiektu berria jakinarazten denetik aitzina, lizentziaren xede baldin bada.

11. artikulua 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak, 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Tramitatu behar baldin bada jarduera baten abiatzea edo eraikin edo instalazioen lehen erabilera, dokumentazio hori behar den lizentziaren eskaerarekin batera aurkezten ahal da, edo dagokion erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten delarik.

2) Subjektu pasiboek bururatutako eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkezteko betebeharra dute, nahiz etalikidaziorik edo, hala behar denean, hasierako hasierako likidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak kontzeptu hori dela medio aurrez ordaintzeko ez errekeritu.

3) Behin benetako kostua ezagututa, eta egitekoa den administrazio-egiaztapena eginik, Udalak likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4) Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da Zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita xedatzen ahal dena, eta partikularki, haiek zer xede edo erabileratarako aurreikusi eta gerora inongo jarduketa material egin gabe horiek betetzeko prestaturik dauden uneari dagokiona.

5) Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatzen bada, bukaerako likidazioa obrak noiz amaitu eta data horretan subjektu pasiboa denari eginen zaio.

12. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuoptak arau horien emaitza dela. Xede horrekin, Udal Administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du jarritako oinarria dela interesdunek kasuan-kasuan aurkeztutako aurrekontuan, fakturetan edo kostu erreala justifikatzen duen ziurtagirietan agertzen den bera.

2) Udalaren Administrazioa likidazioekin edo autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

3) Udal Administrazioak errekerimendu egiten ahalko dio subjektu pasiboari, eraikuntza, instalazio eta obren kostu egiazkoa jaso dezan, hala nola behin betiko aurrekontua, obren ziurtagiria, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo bestelako edozein dokumentu. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera benetako eta egiazko kostua, Udal Administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

4) Afera Ekonomikoetako eta Hirigintzako udal alorrek elkarri emanen diote lizentziarik gabe edo erantzukizuneko aitorpenik edo aurretieazko komunikaziorik gabe gauzatutako eraikuntza, instalazio eta obren ondoriozko jardueren berri.

13. artikulua Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

14. artikulua Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Burlatako Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Burlatako Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa

Ondoko tasa ezarri da: %5.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

20. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zergapeko egintza.

Halaber, pasabidetzat hartuko da espazio baten edozein erreserba, ibilgailuak eraikinetara sar daitezen, espaloian barna joan gabe.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasaren sorrarazpena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izanen da eta zerga aldiak urte naturala hartuko du, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten edo bururatzen denean, halakoetan zerga aldia seihilekoari lotuko baitzaio. Gisa hartara, erabilera edo aprobetxamendua egiten denean seihileko naturalaren edozein momentutan, seihileko osoagatik galdatuko da tasa.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo haiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Aprobetxamenduaren kontzesioa urte naturala hasi ondotik egiten bada, kontzesioa zer seihilekotan egin den, harengatik osoagatik galdatuko da tasa, eta behin betiko baja gertatzen denean, seihilekoko kuota osorik ordainduko da.

6. artikulua 1) Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 5 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.

Familia bakarreko etxebizitzetan, familia bakarreko etxebizitzaren unitatea hartuko da oinarritzat.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

Tasa

7. artikulua Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

8. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatuak arautuko du lizentzietarako baimena.

10. artikulua Espaloian barna ibilgailuak sartu ahal izateko obrak egin behar eta horien ondorioz zoladuran mugimenduren bat egin beharra baldin badago, aldi berean pasabidea egiteko lizentzia eskatuko da eta “Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan” ezarritako prezio publikoak ordainduko dira.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta prezio publikoak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

11. artikulua Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

12. artikulua Tasaren bilketa seihilekoko bi epetan eginen da.

13. artikulua Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-zintarria zeuden bezalaxe uztera. Bi hilabeteren buruan ez badira zeuden bezala utzi, exekuzio subsidiarioan eginen du obra hori Udalak, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoaren arabera.

14. artikulua Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

15. artikulua Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

16. artikulua Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

1.1.a) Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 4 ibilgailura bitarte

38,00

5etik 10 ibilgailura bitarte

61,55

11tik 25 ibilgailura bitarte

105,60

26tik 50 ibilgailura bitarte

159,15

51tik 100 ibilgailura bitarte

186,30

101tik 150 ibilgailura bitarte

203,00

151tik 200 ibilgailura bitarte

220,00

200 ibilgailutik goiti

235,00

1.1.b) Turismoendako garaje pribatuak, familia bakarreko etxebizitzaren unitate bakoitzeko, urtean: 96,00 euro.

1.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, ondoko kalkulua eginez: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko, autobusetarako, eta kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, beren gehieneko zamaren bi tona edo horren zati bakoitzeko.

1.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

1. kategoriako karriketan

62,05

2. kategoriako karriketan

46,90

3. kategoriako karriketan

32,75

4. kategoriako karriketan

26,90

5. kategoriako karriketan

24,80

1.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

50 ibilgailu bitarte

79,90

50 ibilgailutik goiti

95,35

1.5. Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi oso baterako: aurreko ataletako tarifen %30.

Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi erdi baterako: aurreko ataletako tarifen %50.

1.6. Mugazuri eta Iturrondo industrialdeetan, %50 murriztuko dira aurreko ataletako tarifak.

1.7. Plaka bereizgarri bakoitza: 17,00 euro.

2. epigrafea.–Lekua erreserbatzea:

2.1. Gau eta eguneko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 39,30 euro.

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 19,75 euro.

2.3. Aldi baterako erreserba:

–Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 6,50 euro.

–Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

21. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

b) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

c) Hegalkina okupatzea eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, hozteko aparatu, olana edo gisako muntadurak instalatuz, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

d) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

e) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz lurrak okupatzea.

f) Kioskoak paratzea.

g) Postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

h) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

i) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, edozein artikulu edo salgairenak.

j) Iragarkiak paratzea, jabari publikoko lurrak eta/edo lokalaren azalera osoa okupatzen badira, betiere 6.000 euro espediente bakoitzeko gehienez ere.

k) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak.

l) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

m) Bertze hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko bertze zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak eta telefono antenak paratzeak dakarten aprobetxamendua edo beste aprobetxamendu ekonomikoak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sorrarazpena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkina eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek zoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

Tasa

7. artikulua Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

8. artikulua Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago edo, kasu bada, ezin hobeki lehengoratzera jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxetak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik Urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 2. kapituluak dioena (Eremu publikoko obrak).

Udaleko teknikariek eginen dute gastu horien balorazioa, haien kostu zenbatetsiarekin bat. Halakorik ez bada, 19. ordenantza fiskalean ezarritako kalte-ordainak aplikatuko dira, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen baititu.

10. artikulua Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek gaur egun zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, halako bi emanen dio ordainetan Udalari, Udaleko teknikariek egindako zenbatespenarekin bat. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

11. artikulua Udalak fidantza pausatzea galdatzen ahalko du aitzineko artikuluetan adierazten diren kalteei erantzuteko, udal teknikarien zenbatespenarekin bat.

Gordailua, lehenik, kalteen ordainari lotetsiko zaio eta geroago, berriz, zehapenei indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik, edo bertzenaz tasaren beraren ordainketari.

Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela adierazten duena.

12. artikulua 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek edo erabilerak behar den errolda edo zentsua izanen dute, ohikoak eta etengabeak badira. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazi gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahal dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean. Partikularrak jakinarazteko duen betebeharra betetzen ez badu, ulertuko da erabilerak edo aprobetxamenduak udal zerbitzuek baimendutako okupazioa amaitu dela egiaztatu arte segitu dutela.

Udaltzaingo zerbitzuak eginen du berak luzaturiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa eta Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu ematean sartuko dira.

4) “Mahai, aulki eta mahaitxoak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Merkatu txikiak Udalak erraten duen egunetan eta esparruetan baizik ez dira eginen, eta debekaturik egonen da mota guztietako salgaiak Burlatako eremu publikoan saltzea egun eta toki horietatik kanpora.

Zoruaren okupatzaileek kokatu diren tokiak garbitu beharko dituzte.

Eskubide guztiak aitzinetik ordaindu behar dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. 1) Arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2) Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen bizkar geldituko dira.

14. artikulua Aprobetxamendu honetaz baliatzeko, Korporazioak kontzesioa egiteko onesten dituen baldintzen agirian erraten dena bete beharko da.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

Ostatu edo kafetegi bateko mahaiaren okupazioa, aulkiak eta guzti, 4 metro karratu adina da

Eskabideak aurkeztuko dira, gutxienez ere hilabete oso baterako

Ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne, hilabete bakoitzeko edo proportzionalki:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan

11,55 euro

–Gainerako kaleetan

7,35 euro

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra, biak barne:

–%75 murriztuko da goiko ataleko tarifa

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik:

12,15 euro

Urtero edo erabiltzeko epearen arabera (uda, ekainaren 1etik irailaren 30era, eta negua, urriaren 1etik maiatzaren 31ra) eginen dira terrazen eskaera eta kontzesioa, eta erabiltzeko epea hasi aurretik ordainduko da. Terraza plataforma finko baten gainean kokatzen bada, eskaera eta kontzesioa urtero eginen da.

Terrazen urteroko kontzesioan, baimendu daiteke ordainagiria zatitzea urte horretako hiruhileko bakoitzaren hasieran ordaintzeko.

Tasen ordainarazpenerako, esleipen-hartzaileek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal):

Saltokiak hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urtebeteko aldietarako esleituko dira, eta aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetean

112,35 euro

–Hiruhilekoan.

(Kasu horretan, zilegi da ordainketa zatitzea hilabete bakoitzaren hasieran, eta 128,18 euro pagatzea haietako bakoitzean)

307,65 euro

–Seihilekoan

544,95 euro

–Urtean

961,80 euro

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako esleitzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta

33,10 euro

Postu finkoen tasen ordainarazpenerako, horien esleipen-hartzaile titularrek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira.

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa

Postu finkoen tasen ordainarazpenerako, horien esleipen-hartzaile titularrek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira.

1.3. Bertze aprobetxamendu batzuk (kaxetak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak), metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean

0,65 euro

–Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, esleipena enkante bidez eman ez bada

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagotan bada, tarifa %50 murriztuko da 30. egunaren biharamunetik hasita

1.4. Bertzelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten bertze batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,40 euro; eta ondokoetan, 0,04 euro

Toki entitatearen jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko behin betiko akaberarik gabe (zoladura, ereitea, eta abar):

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,10 euro; eta ondokoetan, 0,01 euro

1.5. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean:

–Banku entitateen kutxazainak

365,00 euro

–Saltzeko makinak, eta beste

45,90 euro

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

2. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–Hegalkinaren gainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak “Ekonomikoak ez diren jardueretarako bertze aprobetxamendu batzuk” izeneko 1.1.4 epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

3. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.500,00 euro.

–Zorupean eginen diren aprobetxamenduen truke ordaindu beharrekoa “Ekonomikoak ez diren jardueretarako bertze aprobetxamendu batzuk” 1.4 epigrafean zehaztutakoen %25 izanen da.

4. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko 1.3 eta 1.4 epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira zenbateko horretara iristen, 52,50 euro ordaindu beharko da.

ORDENANTZA FISKALA, KIROL ZERBITZUAK EMATEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Kirol instalazioen erabilera baimenduari loturiko zerbitzuak emateagatik eta, halaber, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan parte hartzeagatik.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sorrarazpena

3. artikulua Kirol instalazioetan sartu eta kirol jarduera antolatuetan parte hartzeko udal baimena edo sarrera eskuratzen denean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4.1. artikulua. Sarrerak erosten edo abonamenduak egiten dituzten pertsonak, Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenak edo Udalaren Kirol Patronatuarengandik kirol instalazioak erabiltzeko baimena jasotzen dutenak daude ordaintzera behartuak.

4.2. artikulua Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak beretako gordetzen du subjektu pasiboei baimena ukatzeko eskubidea edo, are gehiago, baimen hori deuseztatzeko, baldin eta instalazioak erabiltzen badituzte euren onurarako edo aprobetxamendurako, eta nolanahi ere kirol koordinazioaren irizpideari jarraikiz. Hala berean, debeku da beti instalazioaren azpierrentamendua.

Tasa eta kuota

5. artikulua Ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Karga-oinarria

6. artikulua Karga-oinarria kirol zerbitzuaren unitate bakoitza da.

Salbuespenak

7. artikulua. Instalazioen doako lagapena. Udalaren kirol instalazioen doako lagapena erregelamendu desberdinen bidez arautzen ahalko da:

7.1. artikulua Kirol klubak eta bestelako kirol elkarteak:

kirol eskolen eta kirol kluben esparruan, entrenamenduak eta lehiaketa ofizialak egiteko, baita beste hainbat jardueretarako, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren ustetan, interesgarriak badira kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko Burlatako bizilagunendako.

7.2. artikulua Burlatan dauden Ikastetxeak:

beren hezkuntzako betebeharrak garatzeko, eskola ordutegiaren barrenean. Horretarako, ikastetxeak bere gain hartzen du konpromisoa bere kirol eremuak lagatzeko Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren kirol jarduerak egiteko, ikastetxearen eskola ordutegitik kanpo.

7.3. artikulua Kirol Federazioak:

beren kirol jarduera garatzeko. Horretarako, kirol sustapenerako hitzarmena izanen du.

7.4. artikulua Burlatako Udalaren departamentuek antolatzen dituzten jarduerak, ekitaldiak eta horrelakoak:

Kultur, hezkuntza edo bestelako jarduerak egiteko, betiere Burlatako Udalak interesgarriak direla uste badu.

7.5. artikulua Burlatako Aretoko Futboleko Txapelketan parte hartzen duten taldeak: entitate antolatzaile arduradunak prestatutako partida ofizialak egiteko. Bete beharreko baldintzak:

a.–Talde bakoitzeko jokalarien %70etik gora Burlatan erroldatuta egotea. Txapelketa antolatzen duen entitateak parte-hartzaile talde guztien zerrenda osoak aurkezteko ardura izanen du.

b.–Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren baimena izatea, bederen 48 ordu lehenagotik eskabide idatzia egin bada, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak dituen baliabideen arabera.

c.–Egungo araudia betetzea, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko Kirol Instalazioen erabilerari dagokionez.

7.6. artikulua Kolektibo antolatuak, Nafarroako Gobernuak aitortutako lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenak, hala nola, Boscos Trofeoa, lehiaketa ofizialak egiteko. Baldintzak:

a.–Kolektiboaren helbidea Burlatako udalerrian izatea.

b.–Talde bakoitzeko jokalarien %70etik gora Burlatan erroldatuta egotea. Kolektiboak izanen du ardura txapelketan parte hartzen duten jokalarien zerrenda ofiziala aurkezteko (lehiaketa antolatzen duen entitate arduradunaren zigilu ofizialarekin). Delako zerrenda ofiziala denboraldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da, eta Burlatako Udalaren Kirol Patronatuari eman beharko zaio denboraldian zehar izan daitezkeen aldaketa guztien (altak eta bajak) berri.

c.–Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren baimena izatea, denboraldiaren hasieran eskabide idatzia egin bada, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak dituen baliabideen arabera.

d.–Egungo araudia betetzea, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko Kirol Instalazioen erabilerari dagokionez.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Abonatuen kuotak:

8.1. artikulua Abonatu berriak:

Abonatu berriek, abonatu bihurtu baino lehen ordainduko dituzte sarrera kuota eta dagokien kuota, Kirol Patronatuak adierazten duen banketxean ordaindu ere.

Horren ondorengo hiruhilekoko kuotak abonatuaren kontuan kargaturik ordainduko dira.

8.2. artikulua Salbuespenak kuoten ordainketan:

Abonatu eta erabiltzaileen kuotetan ez da inolako salbuespenik eginen, salbu eta abonatuen familia unitatearen urteko diru-sarrerek errentan ezarritako mugak gainditzen ez dituztenean, edo ziurtagirien bidez frogatzen denean ikasten edo gisako lanetan ari direla Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora. Halakoetan, dagokien salbuespena aplikatzen ahalko zaie eta erabilera puntualerako eskubidea atxikiko dute.

Kuoten salbuespen desberdinetarako aukera izateko, kontu hau arautzen duten erregelamenduetan agintzen dutenaren araberako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

8.3. artikulua Borondatezko bajak:

Borondatezko baja eskuratu duten abonatu erroldatuak berriz ere kidetzen ahalko dira, berkidetzeko kuota ordainduz gero; erroldatu gabeei, berriz, kidetzeko kuota arrunta aplikatuko zaie.

8.4. artikulua Bajak, ez ordaintzeagatik:

Baja ez ordaintzeagatik bada, berriz ere abonatua izateko, ordaindu gabeko kontzeptuak eta kasu bakoitzean dagokion sarrera kuota ordaindu beharko dira.

9. artikulua Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenek jardueran hasi aitzin ordainduko dute.

9.1. Diru-sarrera egin eta plaza baieztatu ondoan, ez da dirurik itzuliko, ulertuko baita interesduna ados dagoela eta posible duela jardueran parte hartzea.

9.2. Sarrera bakarrik itzuliko da interesdunak alegatzen duenean osasun arrazoiren bat jarduera egitea modu jarraituan galarazten diona; halakoetan, osasun txostena aurkeztu beharko da, horren frogagarri. Jarduera egitea galarazten dion osasun arrazoia jarduera hasitakoan sortu beharko da, bertzenaz ez baitu Patronatuak onartuko diru-sarrera itzultzeko arrazoi gisa. Patronatuak diru-sarrera itzuliko du, jarduera hasi zenetik interesdunak eskaera aurkeztu zuen eguna arte iragan diren jarduera egunak kenduta.

10. artikulua Kirol instalazioen erabilera jarraigabeen kasuan, erabili aurretik ordainduko da, horretarako dauden departamentuetan, Udalaren Kirol Patronatuko langileen baimena jaso eta gero.

11. artikulua Kirol instalazioen erabilera jarraituen kasuan, erabilera amaitutakoan edo urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehen ordainduko da.

12. artikulua Udalaren kirol instalazioetan jendaurreko jarduerak egiteko kontzesioa dutenek, kirol ekitaldiak izan nahiz bertzelako ikuskizunak izan, sarreren prezioa arautzen ahalko dute.

13. artikulua Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

1. ERANSKINA

Kirol instalazioak alokatzeko tasak

HILARION ESLAVA KIROLDEGIA, AMOR DE DIOS ETA ASKATASUNA PILOTALEKUA

2016

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

24,50 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

8,70 euro

ASKATASUNAKO PILOTALEKUA (pilotarako soilik)

2016

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

8,70 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

8,70 euro

ASKATASUNAKO GIMNASIOA

2016

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

15,00 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

7,00 euro

ASKATASUNAKO KANPO PISTAK

2016

Futbol pista (aldagela eta dutxa barne, ordu bakoitzeko)

29,90 euro

ELIZGIBELA KIROLDEGIA

2016

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

30,00 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

12,60 euro

ELIZGIBELEKO GIMNASIA GELA

2016

Taldeka erabiltzeko (15 lagun)

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

15,00 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

7,00 euro

Banaka erabiltzeko

8 saio hilabetean (aldagela eta argirik gabe)

11,60 euro

Saio bat (aldagela eta argirik gabe)

1,80 euro

Argiak (argiak behar diren kasuan ordaindu beharreko gehigarria):

7,00 euro

ELIZGIBELA BILERA-ARETOA ETA KIROL ETXEA

2016

Orduko prezioa

14,90 euro

ELIZGIBELEKO KLUBENDAKO GIMNASIOA

2016

Orduko prezioa

14,90 euro

ELIZGIBELEKO ARETO URDINA

2016

Orduaren prezioa pertsona bakoitzeko

1,60 euro

Hilabetea, astean 2 saio, pertsona bakoitzeko

12,90 euro

BEISBOL ZELAIA

2016

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

33,70 euro

Argia (%100, ordu bakoitzeko)

38,90 euro

Argia (%50, ordu bakoitzeko)

22,70 euro

Urtean 50 ordu baino gehiago erabiliz gero

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

21,80 euro

Argia (%100, ordu bakoitzeko)

13,20 euro

Argia (%50, ordu bakoitzeko)

7,20 euro

HAREAZKO ZELAIA

2016

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

39,10 euro

Argia (ordu bakoitzeko)

8,70 euro

BELARREZKO ZELAIA

2016

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

145,20 euro

UDAL IGERILEKUAK

2016

Kale 1

18,70 euro

2 kale

33,60 euro

Hidromasajerako igerilekua

37,40 euro

ERRIPAGAÑA FUTBOL ZELAIA

2016

11ko futbola

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1)

82,40 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1 + argiak)

92,70 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa)

123,60 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa + argiak)

139,10 euro

8ko futbola

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1)

41,20 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1 + argiak)

46,40 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa)

51,50 euro

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa + argiak)

56,70 euro

ARETOKO FUTBOLEKO TXAPELKETA 2015-2016 (denboraldi osoa)

2016

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak

200,00 euro

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

165,00 euro

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

100,00 euro

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

70,00 euro

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak

- euro

BOSCOS TXAPELKETA 2015-2016 (denboraldi osoa)

2016

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak-zelaia

600,00 euro

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-zelaia

410,00 euro

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-zelaia

240,00 euro

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-zelaia

160,00 euro

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak-zelaia

... euro

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak-pista

300,00 euro

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-pista

205,00 euro

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-pista

220,00 euro

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak-pista

80,00 euro

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak-pista

- euro

ERRIPAGAÑA ARETOAK

2016

Erripagañako zurezko gela (ordu bat)

15,00 euro

Erripagañako kluben gela (ordu bat)

8,00 euro

ATLETISMOKO PISTAK

2016

Erroldatuak

Eguneko sarrera (aldagelak eta dutxak barne)

- euro

Urteko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

- euro

Hiruhilekoko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

- euro

Hileko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

- euro

Erroldatu gabeak

Eguneko sarrera (aldagelak eta dutxak barne)

3,00 euro

Urteko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

178,30 euro

Hiruhilekoko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

61,00 euro

Hileko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

24,40 euro

Taldeka erabiltzeko

Aldagelak eta dutxak barne (20 lagun bitarte)

24,00 euro

Aldagelak eta dutxak barne (21 lagunetik 50 lagun bitarte)

68,00 euro

Aldagelak eta dutxak barne (50 lagun baino gehiago)

75,00 euro

PISTETAKO KARPA

2016

Taldeka erabiltzeko

Aldagelak eta dutxak barne (20 lagun bitarte)

24,00 euro

Aldagelak eta dutxak barne (21 lagunetik 50 lagun bitarte)

68,00 euro

Aldagelak eta dutxak barne (50 lagun baino gehiago)

75,00 euro

* Ordu batetik gora alokatzen bada, %10eko deskontua aplikatuko da.

** 20 euroko penalizazioa aplikatuko da ordu bakoitzeko, erreserbatutako instalazioa erabiltzen ez bada eta Patronatuari ez bazaio gaztigatzen 24 ordu lehenago.

2. ERANSKINA

Burlatako udal igerilekuetako abonuen tasak, 2016

KATEGORIA

SARRERA KUOTA, ERROLDATUA

SARRERA KUOTA, ERROLDATU GABEA

Helduak

195,00 euro

280,00 euro

Gazteak (14-17 urte)

95,00 euro

140,00 euro

Haurrak (4-13 urte)

45,00 euro

70,00 euro

KATEGORIA

HILEKO KUOTA,
ERROLDATUA

HILEKO KUOTA,
ERROLDATU GABEA

Helduak

14,70 euro

22,05 euro

Gazteak (14-17 urte)

8,90 euro

13,35 euro

Haurrak (4-13 urte)

3,10 euro

4,65 euro

KATEGORIA

ITZULTZEKO KUOTA

Helduak

119,00 euro

2016KO TASA BEREZIAK

SALBUESPENA,
ERROLDATUAK

SALBUESPENA,
ERROLDATU GABEAK

Aldi baterako bajak

%50

-

ERRENTAREN ETA ONDAREAREN ARABERA

KUOTAREN SALBUESPENA, ERROLDATUAK

KUOTAREN
SALBUESPENA, ERROLDATU GABEAK

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 8.840 euro edo gehiago

%100

-

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 8.841 eurotik 10.920 eurora

%80

-

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 10.921 eurotik 13.100 eurora

%60

-

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 13.101 eurotik 14.560 eurora

%40

-

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 14.561 eurotik goiti

%0

-

* Errentaren araberako salbuespena egiteko, eskaera egiten denean indarra duen tasa berezien gaineko erregelamenduan xedatutakoari jarraituko zaio. Ezin zaizkie metatu beste salbuespen batzuei.

3. ERANSKINA

Burlatako udal igerilekuetako abonuen tasak

EGUNEKO SARRERA

Neguan, jaiegunaren bezperan lanegunen modura kobratuko da

2016

Laneguna, helduentzat

10,50 euro

Laneguna, gazteentzat

5,70 euro

Laneguna, haurrentzat

4,00 euro

Jaiegunak eta bezperak, helduentzat (udan soilik*)

12,30 euro

Jaiegunak eta bezperak, gazteentzat (udan soilik*)

7,50 euro

Jaiegunak eta bezperak, haurrentzat (udan soilik*)

5,20 euro

ALDI BATERAKO ABONAMENDU ETA SARRERAK UDAN

15 egun natural ondoz ondo

2016

Erroldan daudenak nahiz ez daudenak

18 urtetik goiti

78,75 euro

14tik 17 urte bitarteko gazteak

42,75 euro

Haurrak, 4 urtetik 13 urtera

30,00 euro

2016. URTEKO ABONAMENDUA (NEGUA)

Udako denboraldia hasi arte

2016

Erroldatuak

18 urtetik goiti

161,70 euro

14tik 17 urte bitarteko gazteak

97,90 euro

Haurrak, 4 urtetik 13 urtera

34,10 euro

Erroldatu gabeak

18 urtetik goitikoa

242,55 euro

14tik 17 urte bitarteko gazteak

146,85 euro

Haurrak, 4 urtetik 13 urtera

51,15 euro

BESTELAKO ZERBITZUAK

2016

Txartela

Txartel berria eta haren bikoiztua

5,50 euro

Squasha

Ordu erdiaren prezioa

1,60 euro

Egur saskia

Unitate 1

4,00 euro

Txanoa

Oihalezkoa

2,00 euro

Latexezkoa

3,00 euro

Giltzak galtzea

Armairua, squash

4,00 euro

Gimnasioa (abonatuak soilik)

Hiruhilekoa

7,00 euro

Ordainagirien itzultzea

Ordainagiriei dagokien zenbatekoa

4,00 euro

Urtebetetzeak ospatzeko aretoa

20 erabiltzaile bitarte

20,00 euro

20 erabiltzailetik gora

30,00 euro

Abonatu gabeko erabiltzaileak instalazioetara sartzea*

* Ospakizun jakin baterako (bazkariak, afariak, urtebetetzeak). Urtebetetzeak ospatzeko aretotik kanpo. Erretegiak, terraza eta abar.

Tasa hori soil-soilik neguko denboraldian izan daiteke aplikagarri.

Iragarkiaren kodea: L1603495