68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ilekueta karrikako 18ko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 17an egindako bilkuran, Iñaki Endara Petrirenak eta Aintzane Rodriguez Errandoneak sustatutako Ilekueta karrikako 18ko xehetasun azterlana (11. poligonoa, 223. lurzatia) hasiera batez onetsi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1603799