68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Vicente Fontán Musika Patronatua
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko Martzillako Musika Eskolan (Vicente Fontán Musika Patronatua) irakasle izateko lanpostua aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, piano, kantu, gitarra, zia, akordeoi, flauta, oboe, klarinete, saxofoi, tronpeta, tronboi, bonbardino-tuba, perkusio, gaita eta jota espezialitateetan, sortzen diren beharrei erantzutearren

OINARRIAK

1.–Baldintza orokorrak.

Hautaproben bidez eta merezimenduen lehiaketaren bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia egiten da (oposizio-lehiaketa), Musika Eskolako irakasle lanpostuetan aritzeko, piano, kantu, gitarra, zia, akordeoi, flauta, oboe, klarinete, saxofoi, tronpeta, tronboi, bonbardino-tuba, perkusio, gaita eta jota espezialitateetan, Martzillako Udalaren Vicente Fontán Musika Eskolan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun beharrez.

Izangaien zerrenda horri heltzeko, nolanahi dela ere, kontuan hartuko da inor ote den Musika Eskolako irakasle lanpostuan, behar den espezialitatekoan, lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu denik; izan ere, azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Musikako erdi mailako titulua, izangaiak aurkezten diren espezialitatekoa, izatea edo hura lortzeko baldintzetan egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

> Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Martzillako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Martzillako Udalaren bulegoetan, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako tituluaren eta nortasun agiriaren fotokopiak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, bai eta lehiaketaldirako alegatutako merezimenduen frogagiriak ere.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Patronatuko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta hura Martzillako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, baita haren webgunean ere.

Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Patronatuko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratzeko aginduko, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Martzillako Udalaren iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

6.–Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

–Mahaiburua: José Manuel Cantín García jauna. Musika Eskolako Patronatuko burua.

–Ordezkoa: Daniel Navarro Asenjo jauna. Musika Eskolako Patronatuko idazkaria.

–Mahaikidea: José Javier Malo Amadoz, Martzillako Musika Eskolako Patronatuko irakaslea eta zuzendaria.

–Ordezkoa: Ramiro Mediavilla Fernández, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako irakaslea.

–Mahaikidea: José Mari Velasco Janariz, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako irakaslea.

–Ordezkoa: Carmelo Muruzabal Ibañez, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako irakaslea.

–Mahaikidea: María Fernández Barbería, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako irakaslea.

–Ordezkoa: Vanesa Pons Segui, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako irakaslea.

–Mahaikide idazkaria: Edurne Chasco Garralda, Martzillako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: María Flor Laparte Rodríguez, Andosillako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Udaletxean hala adierazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

7.1. Kontrataziorako hautaprobak oposizio-lehiaketa bidez eginen dira. %70eko balorazioa emanen zaio hautaprobari eta %30koa lehiaketaldiari. Horretarako, beharrezko ponderazioa eginen da. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak. Lehiaketaldiari dagokion puntuazioa hautaprobak egin baino 48 ordu lehenago emanen da jakitera.

Merezimenduen baremoa:

a) Prestakuntza akademikoa. Gehienez: 3 puntu.

–Musikako Goi Mailako irakaslearen titulua edukitzeagatik: 3 puntu.

(Goi mailako tituluek beheragokoak hartzen dituzte, balorazioaren ondorioetarako).

b) Irakaskuntzako lanbide esperientzia: 12 puntu.

–Bere espezialitateko eskolak ematen egindako ikasturte eta ikasmaila bakoitzeko: 2 puntu.

Musika irakaskuntzen zentroek banatzen dituzten ziurtagirien bidez frogatuko da.

c) Irakaskuntzaz kanpoko lanbide esperientzia. Gehienez: 10 puntu.

–Egile gisa estreinaturiko musika konposizioak edo lege gordailua duten grabazioak: obra bakoitzeko 0,50 puntu. Gehienez: 5 puntu.

Konposizioaren autoretza egiaztatzen duen agiri bat eta konposizioaren edo grabazioaren kopia bat aurkeztuz frogatuko da.

–Musika kontzertuak, bakarlari gisa edo zerrenda orokorreko kide gisa arituta: kontzertu bakoitzeko 0,50 puntu. Gehienez: 5 puntu.

Orkestrako edo bandako zuzendariak emandako ziurtagiri baten bidez frogatuko da. Orkestra edo banda horiek legez eraturik egonen dira.

c) Prestakuntza ikastaroak: Gehienez: 5 puntu.

–20 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,10 puntu.

–21 ortutik 50 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,20 puntu.

–51 ortutik 100 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,40 puntu.

–101 ordu edo gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: puntu bat.

Kasuan kasuko erakundeek banatutako kasuan kasuko diplomak edo bertaratze-ziurtagiriak aurkeztuz frogatuko da prestakuntza ikastaroak gainditu direla. Ez dira baloratuko orduen iraupena frogatzen ez duten ikastaroak. Azken bost urteetan egindako ikastaroak baino ez dira baloratuko.

7.2. Oposizioaldia:

–Lehenengo proba: dagokion gaiaren programazio didaktikoa aurkeztu eta azaltzea (gehienez ere 20 minututan).

Proba honetan 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

–Bigarren proba: 10 minutuko saioa izanen da, Musika Eskolan matrikula egina duen ikasle bati eman beharrekoa, zein den ere haren maila. Alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera betiere musikako helburua erdieste aldera, baita izangaiari egokiak iruditzen zaizkion beste batzuk ere. Epaimahaiak egoki juzgatzen dituen argibideak oro eskatzen ahalko ditu.

Proba honetan 0tik 40 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 20 puntu beharko dira.

7.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Martzillako Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Vicente Fontán Musika Eskolako Patronatuko buruari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

8.2. Gainditu duten izangaiei Martzillako Udalaren Musika Eskolan gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

8.3. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 4. ataleko zazpigarren xedapen gehigarria,

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen apirilaren 10eko 13/2015 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia, desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez.

8.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan. Lanpostuak B mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu.

8.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuko beharrek hori eskatzen dutenean.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2016ko martxoaren 21ean.–Patronatuko burua, José Manuel Cantín García.

I. ERANSKINA

Parte hartzeko eskabidea (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1603721