68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Gizarte Segurantzaren 736/2014 prozedura - D atala

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratu den 736/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Meriem Boutalebi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan lau eguneko epe luzaezinean autoetan agertzeko, berari entzutearren, bere garaian eskatutako ekintza baztertzeari dagokionez; eta ohartarazten zaio hala egin ezean atzera egintzat joko dela. Honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko martxoaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1603238