68. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 550/2015 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratu den 550/2015 prozesuan epaia eman da 2016ko martxoaren 3an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Corina Malo Fernándezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, non ez den forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa.

Iruñean, 2016ko martxoaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1603261