4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 196/2015 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 196/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Cárnicas Valle de Aranguren SLUri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2016ko martxoaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1603276