51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Irizpide orokorrak, 2016tik 2020ra bitarteko ekitaldietan tributuak kontrolatu eta ikuskatzeko planerako

Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak.

1. Tributuen gaineko betebeharrak betetzen direla kontrolatzea eta balioak egiaztatzea, iruzur fiskala atzemateko eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2. Udal zerga guztietan iruzurrak atzematea. Salbuespena jarduera ekonomikoen zerga izanen da, bere ikuskapenaren plan berariazkoa izan behar baitu. Arreta eta ardura bereziz zainduko dira hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa eta jarduera ekonomikoen zerga (azken hori kudeaketa bidean dago).

3. Tributudunek Tokiko Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak zuzen betetzen diren aztertu eta egiaztatzea.

4. Tributudunaren tributu egoera osoa egiaztatzea, Tokiko Ogasunaren edozein baliabideri dagokionez, edo bertzela tributu bati edo batzuei dagokienez.

5. Kudeaketa arloan, tributu kudeaketaren arloan honelako lanak egitea: egiaztapen eta azterketa arlokoak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo balioak peritu-tasazio kontraesanezkoko prozesuen bidez egiaztatzeko prozedurak, hori egitea bidezko bada.

6. Tributudunek zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan eta komunikazioetan adierazitako egitateak eta inguruabarrak zehatzak eta egiazkoak diren aztertzea.

7. Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat edo zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8. Tributudunek tributuen likidaziorako egindako eragiketak zehatzak diren aztertzea eta, era berean, haien tributu egoeran erregularizazioa ezartzea.

9. Informazioa eskuratzea pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak ezagutzeko, tributuen aldetik garrantzizkoak badira.

10. Egiaztapen eta azterketa jarduera sustatu eta areagotzea, tributua orokortze aldera, eta, horrenbestez, zergen kudeaketa eraginkorrago bihurtzea. Horrela herritarrek zerga kontuetan beren arteko justizia eta berdintasuna bermatuak izanen dituzte, eta likidatu eta biltzen diren eskubideak ahal den neurrian gehituko dira.

Burlatan, 2016ko martxoaren 2an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1602665