51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 173/2015 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000173/2015 prozesuan betearazteko agindu orokorra, betearazpena abiarazteko dekretua eta ebazpena eman dira, 2015eko azaroaren 17an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Pedro Ángel Blasco Sarasari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1602887