51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko, tarifa eta tasa fiskalak. Onespena

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko abenduaren 18an, zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen 2016rako.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Urrotz-Hirian, 2016ko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Pedro María Martínez Juango.

2016KO EKITALDIRAKO ZERGA-TASA, PREZIO PUBLIKO, TARIFA ETA TASA FISKALAK

Idazkaritzan agiriak luzatzeko tarifak

Agiriak luzatzea arautzen duen ordenantzako tarifak. Idazkaritza:

–Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik:

  • DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
  • DIN A4, kolorezkoa: 0,50 euro.
  • DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
  • DIN A3, kolorezkoa: 0,75 euro.

–Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

–Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

–Agiriak euskarri digitalean ematea: 2 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak

1.–Lizentziaren gutxieneko tasa: 10 euro.

2.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6.–4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7.–4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9.–4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean goitituko da tasa.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

a) Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 10 euro eskaerako.

b) Garabiak, edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

–Egunean: 2 euro.

c) Eremu publikoan ibilgailuak igarotzea oztopatzen duen beste edozein elementu jartzeagatik:

–Egunean: 4 euro.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 2 euro.

III. epigrafea.–Aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira 40 eurora iristen, gutxienez ere 40 euro ordainduko dira.

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak

Zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasa: %1,5, urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen gainean, udal mugape hauetan: Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Elo, Untzitibar eta Urrotz-Hiria.

Ezkontza zibila egiteko tasak

I. epigrafea.–Tarifak.

–Ezkontza bakoitza: 60 euro.

Ur horniduraren eta hustuketaren tarifak

Tarifa hauek Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Hornidura eta Saneamendu Atala osatzen duten lau udalei eragiten diete, hau da: Itzagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Untzitibar eta Urrotz-Hiria.

Hornidura:

–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 15,00 euro urtean.

–Kontsumitutako metro kubikoaren prezioa: 0,41 euro.

–Kontagailuaren alokairua: 8,00 euro urtean.

–Hornidura sareko hargunea: 250,00 euro.

Saneamendua:

–Kuota finkoa, saneamenduagatik: 15,00 euro urtean.

–Saneamendu sareko hargunea: 250,00 euro.

Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA LANEGUNETAN

ZENBATEKOA LARUNBATETAN, JAIEGUNETAN

Ehorzketa, lurrean/panteoian

345,00

430,00

Gorpuzkiak ateratzea

300,00

365,00

Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez

200,00

210,00

20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea

200,00

200,00

20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro.

Beste 20 urterako luzatzea

600,00

600,00

Izaga aldizkarian publizitatea egiteko tasak

MODULUEN KOPURUA

ZENBATEKOA

BEZa

GUZTIRA

1

30,00 euro

%21,00

36,30 euro

2

60,00 euro

%21,00

72,60 euro

3

85,00 euro

%21,00

102,85 euro

4

110,00 euro

%21,00

133,10 euro

5

225,00 euro

%21,00

272,25 euro

6

260,00 euro

%21,00

314,60 euro

7

300,00 euro

%21,00

363,00 euro

8

375,00 euro

%21,00

453,75 euro

Iragarkiaren kodea: L1602398