51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gaineko ordenantzaren 2.2 artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da aipatutako ordenantzan egindako aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2016ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1602662