51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

300/2016 EBAZPENA, martxoaren 3ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Araudiaren 23. artikuluak, eskoletan fruta jateko plan bat ezartzen du. Araudi horrek nekazaritzako produktuen merkatuen antolamendu bateratu bat sortu zuen eta 922/72 (EEE), 234/79 (EEE), 1037/2001 (EB) eta 1234/2007 (EE) Araudiak indargabetu zituen.

Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduak Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, ikastetxeetako haurrei frutak eta barazkiak, fruta eta barazki eraldatuak eta platano produktuak banatzeko Europar Batasuneko laguntza emateari dagokionez, eskoletan fruta jateko planaren barnean. 288/2009 Erregelamendu horren 3. artikuluak ezartzen du laguntzan parte hartu eta eskoletan fruta jateko plana aplikatu nahi duten estatu kideek estrategia bat prestatu behar dutela, aurrekontua eta honako hauek zehaztuta: Estatuko eta Batasuneko ekarpenak, iraupena, zein talderi zuzenduta dagoen, sar daitezkeen produktuak, esku hartzen duten alderdien ekarpena eta planaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren laguntza neurriak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (MAGRAMA) estrategia nazional bat prestatu du eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da, izan ere nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio eskoletan fruta jateko plana aplikatzea 2015-2016 ikasturterako. Hala ere, nazioko agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko plana prestatzeko lanean, eta bai eskolak bai planean parte hartuko duten haurren adina hautatu dituzte. Eskoletan fruta jateko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak (%75) eta Nafarroako Foru Komunitateak (%25) kofinantzatuko dute.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 35.010,00 euroko aurrekontua aurreikusi du eskoletan fruta banatzeko planaren bigarren aldirako 2015-2016 ikasturtean.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, baita II.etik V.era bitarteko eranskinak ere.

3. Deialdi honetarako gastua baimentzea, hau da, 35.010,00 euro, 2016ko gastu aurrekontuaren “Eskolako umeei fruta emateko programa” izeneko 710001-71230-4700-414209 kontu-sailaren kargura.

4. Oinarri arautzaileak eta diru-laguntzen deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko martxoaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ESKOLETAN FRUTA JATEKO PLANAREN BIGARREN ALDIAN (2015-2016 IKASTURTEKO HAMAR ASTETAN) NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN FRUTAK BANATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da ezartzea eskoletan fruta jateko planaren oinarri arautzaileak eta onestea eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldirako (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak banatzeko laguntzen deialdia.

Eskoletan fruta jateko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak (%75) eta Nafarroako Foru Komunitateak (%25) kofinantzatuko dute. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 35.010,00 euroko aurrekontua aurreikusi du 2015-2016 ikasturtean eskoletan fruta banatzeko planaren bigarren aldirako.

Bigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren jarduerak eta gastuak.

1. Eskoletan fruta banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek fruta, barazkiak eta/edo zukua astean hirutan jan ditzaten (horietatik gutxienez bitan alea osorik agertuko da), baldintza hauetan:

–Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da. Anoetan produktu bat baino gehiago izanez gero, hornitzaileak banakako anoen identifikazioa emanen du.

Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.

–Fruta zukuak izanez gero, anoa 150 mililitro edo gramo ingurukoa izanen da. Fruta zukutzat jotzen dira urriaren 11ko 781/2013 Errege Dekretuan ezarritako definizio eta ezaugarriekin bat heldu direnak. Dekretu horren bidez, fruta-zukuak eta gizakien elikadurarako beste antzeko produktu batzuk egiteari buruzko arauak eta haien osaerari, etiketatzeari, aurkezteari eta publizitateari buruzko arauak ezarri ziren. Zukuak ez du azukre erantsirik, koipe erantsirik, gatz erantsirik edo edulkoratzaile erantsirik izanen.

b) Banatzen diren produktuek elikagaien segurtasun bermeak bete beharko dituzte, eta kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.

c) Hornitzaile baimenduak ikasturteko 10 eskola astetan banatuko ditu produktuak, 2016ko apiriletik ekainera bitarte, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Ikastetxeko koordinatzaileak bermatuko du produktua bazkaria ez den beste une batean kontsumitzen dela.

e) Ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota ditzake produktuak kalitate urrikoak direnean, eta horren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari emanen dio. Hornitzaileak eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, banatutzat joko dira entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan.

f) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 10.300en bat ikaslerentzat eginen da, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 126 eskoletakoak, bai eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko (6-9 urte) 1.200en bat ikaslerentzat ere, Nafarroako batez bestekotik gorako obesitate tasa duten eskualdetako ikastetxetakoak. Eskola unitarioetan eta hezkuntza bereziko ikastetxeetan, bestelako adin tarteak ezar daitezke. Informazio hori guztia II. eranskinean zehazten da.

g) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak eskola eremuan, eta ezin izanen dira erabili eskolako bazkariak prestatzeko.

h) Planari buruzko informazio publikoa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari dagokie, ez beste inori, segimendu batzorde mistoaren bidez.

2. Hauek dira diruz laguntzen ahal diren kostuak (balio erantsiaren gaineko zerga kontuan hartu gabe):

Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean sartuta egonik, eskolan banatzen diren fruta eta barazkien kostuak, fruta eta barazki eraldatuenak eta platano produktuenak.

b) Antzeko kostuak, hots, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren aplikazioarekin lotura zuzena dutenak; honako hauek, alegia:

–Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostuak, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean aurreikusita badaude.

–Jarraipen eta ebaluazio kostuak, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planarekin lotura zuzena duena.

–Komunikazio kostuak, eskoletan fruta jateko planaren berri jende orori ematearekin lotura zuzena dutenak, kartelaren kostuak barne (Batzordeak apirilaren 7an emandako 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluko 1. atalean agertzen dena). Kostu horiek ezingo dira finantzatu Europako beste laguntza mota batzuekin.

c) Langileria kostuei dagozkien gastuek ez dute Europar Batasunaren diru-laguntza jasoko, puntu honen b) letran adierazitako jardueren antzeko kostuen zati diren langileria kostuak salbu, jarduera horiek kanpora bideratu badira. Kanpora bideratutako gastutzat hartuko da administrazio publikoak zuzenean egiten ez duena.

3. Eskoletan fruta jateko planaren produktuak garraiatzeko kostuak eta banatzeko kostuak bereizita fakturatzen badira, kostu horiek produktuen kostuen %3koak izanen dira, gehienez ere.

4. Komunikazio kostuak, guztira, zenbateko finko bat izanen dira eta muga bat izanen dute, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %5ekoa, gehienez ere.

5. Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostuak eta jarraipen eta ebaluazio kostuak Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %10ekoa izanen dira, gehienez ere.

Hirugarrena.–Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa.

1. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak ordezkari hauek:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldetik: Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik: Prestakuntza Ataleko burua eta atal horretako irakaskuntzako aholkulari bat.

c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik: Osasun Sustapenaren Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak gai zehatzei buruzko adituei parte har dezaten eskatu ahal izanen die.

2. Batzordeak eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministeriora bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa edo gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

f) Planari buruzko informazio publikoa proposatzea.

Laugarrena.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta banatzeko baimenduta dauden hornitzaileak diru-laguntza hauen onuradun izanen dira.

2. Onuraduna izateko, entitateak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, ebazpen honen II. eranskinean biltzen den moduan.

Bosgarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Hornitzaile baimendu gisa laguntza hauek jaso nahi duten interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, departamentu horretako erregistroan (González Tablas kalea 9, Iruña) edo horren mendeko nekazaritza bulegoetan. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira. Telematika bidez ere aurkeztu ahalko dira eskabideak Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bitartez.

2. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

3. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.navarra.es).

4. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten agiriak.

–2015-2016 ikasturterako banaketa planaren proposamena, ondokoak zehaztuta:

  • Banaketaren egutegia.
  • Horniketaren ezaugarriak, bigarren oinarriaren 1. puntuko baldintzekin bat.
  • Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, eta aurkezteko modua.
  • Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialen eta giza baliabideak, zehatz.
  • Proposamenaren zenbatekoa, guztira.

Seigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizleek eta nekazaritzako elkarteetakoek egindako fruta eta barazkiak banatzea.

2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (4 puntu).

b) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (3 puntu).

c) Produktu kopurua, 5 fruta eta/edo barazki mota gutxienez (2,5 puntu, gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio fruta espezie gehien dituen proposamenari. Gainerako proposamenei puntuazioa esleitzeko, hirukotearen erregela zuzenekoa aplikatuko da.

d) Plan proposamen merkeena (2,5 puntu, gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio proposamen merkeenari. Gainerako proposamenei puntuazioa esleitzeko, hirukotearen erregela alderantzizkoa aplikatuko da.

e) Produktuak bere ibilgailuekin banatzea (puntu bat, gehienez). Puntuazioa esleitzeko, bere ibilgailuen proportzioa hartuko da kontuan, produktuen banaketan guztira erabiliko diren ibilgailuekin alderatuta.

f) Barazkiak izatea banatu beharreko produktuen artean (puntu bat).

g) Banaketa aste bakoitzean (1. puntua), gutxienez egun batean fruta eta/edo barazkiak izatea.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, laugarren eta bosgarren oinarrietan ezarritako baldintzak eta agiriak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, zeina jakinaraziko baitzaio.

2. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du.

Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenari esleituko zaio. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.

3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta espresuki jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egunetakoa izanen da, eskaerak osorik aurkezten direnetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko dira eskaerak.

Zortzigarrena.–Laguntza eskatzailearen konpromisoak.

1. Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztutakoari buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketaren bat egin baino lehen, administrazioari jakinarazi beharko zaio, eta horrek baimendu.

b) Eskoletan fruta jateko planaren babesean finantzatu diren produktuak planari atxikitako ikastetxeetako haurrek jateko izatea.

c) Kasua bada, laguntza erabiltzea eskoletan fruta jateko planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, edo komunikazio neurrietarako, planaren xedeari jarraikiz.

d) Behar ez bezala ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako haurrei, edo Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

e) Iruzur edo axolagabekeria larria izaten bada, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea.

f) Frogagiriak agintaritza eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, baita ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

Bederatzigarrena.–Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela, eta helburua bete dela.

b) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Nafarroako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

d) Gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat (zentimetro bateko letrekin edo handiagoekin) ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, “Eskoletan fruta jateko plana” titulua, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak eskoletan fruta jateko planean parte hartzen du, Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundurik”. Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.

e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta eta kartel hartzaileak baitira, zer produktu noiz banatu den, eta emandako informazio kartela adierazita.

Hamargarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta diru-laguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) hornitzaile baimendua izanen da laguntzaren eskatzailea. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen IV. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute.

2. Ordaintzeko eskaera bat aurkeztuko da horniketa hilabete bakoitzerako.

3. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, laguntza ordaintzeko eskaerek balioa izatea nahi bada, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko dira. Eskaera bakoitzak, gutxienez, IV. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

4. Laguntza eskaerarekin batera, produktuak, haien kopurua, aurkezpen-formatuak eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta.

5. Laguntzaren eskabidean adierazitako zenbatekoak frogagirien bidez justifikatu beharko dira, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik haietan adierazita.

6. Batez besteko kostua, gehienez, 0,40 eurokoa izanen da, anoako, eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldirako (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) eskaera guztiak kontuan hartuta. Kostu hauetarako guztietarako kontuan hartuko da eskoletan fruta jateko planaren %25 Nafarroako Foru Komunitateak ordaintzen duela, eta %75 Europar Batasunak.

7. Komunikazio kostuei dagokienez, ikastetxeetara eramaten den eskoletan fruta jateko planaren kartel iragarlea ez da, ikastetxe bakoitzerako, 5,50 euro baino garestiagoa izanen. Kostu horiek Europar Batasunak (%75) eta Nafarroako Foru Komunitateak (%25) kofinantzatuko dituzte.

Hamaikagarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ordainduko du laguntza hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

2. Ordaintzeko eskaera aurkezteko epea bi hilabete baino gutxiago atzeratzen bada, laguntza murrizketa hauekin ordainduko da:

–%5, atzerapena hilabetekoa edo hilabetetik beherakoa bada.

–%10, atzerapena hilabetetik gorakoa eta bi hilabetetik beherakoa bada.

3. Ezarritako epea bi hilabete atzeratuz gero, atzerapen egun bakoitzeko %1 murriztuko da laguntza.

Hamabigarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste diru-laguntzekin.

Hamahirugarrena.–Kontrolak eta zehapenak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

Laguntza eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

2. Eskatzaileak oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak dagoeneko betetzen ez dituela edo Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko beste edozein baldintza betetzen ez duela egiaztatzen bada, baimena hilabetetik hamabi hilabetera utziko da bertan behera edo kendu eginen da, arau-haustearen larritasunaren arabera. Baimena kentzen bada, 12 hilabetez izanen da, gutxienez, eta NBEFri horren berri emanen zaio, gorabehera eskatzaile baimenduen zerrendan sar dadin.

3. Bidegabeki jasotako diru-kopuruak errekuperatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 54. artikulua aplikatuko da. Erregelamendu hori Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da.

4. Eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria bada, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordainduko du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua hainbat alderditan (erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk, kudeaketa finantzarioa, kontuen likidazioa, bermeak eta euroaren erabilera) osatzen duen Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuarekin bat.

5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzaren zatiaren araubide juridiko orokorraren erregulazioari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da. Lege hori Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatutako diru-laguntzei zuzenean aplikatzen zaizkien arauen osagarri izanen da.

Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hamalaugarrena.–Onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

1. Onuradunen datuak argitaratu eginen dira Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete aipatu datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala bada, diru-laguntza ematen duenean entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez-betetze kasuetan, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, aurrerakinak barne, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Planaren bigarren aldian (2015-2016 ikasturteko hamar astetan) parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEAREN IZENA

HERRIA

IKASLE KOPURUA

MOTA
(1)

Abartzuzako HLHIP

Abartzuza

16

H

San Babil HLHIP

Ablitas

121

H+L

Sagrado Corazón ikastetxea

Altsasu

69

H+L

Zelandi HLHIP Altsasu

Altsasu

231

H+L

Iñigo Aritza ikastola

Altsasu

135

H+L

Amaiurko HLHIP

Amaiur

12

H

San Fausto HLHIP

Antzin

22

H

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

75

H

Añorbeko HLHIP

Añorbe

19

H

San Miguel HLHIP

Agoitz

93

H

Arantzako HLHIP

Arantza

40

H+L

Arbizuko HLHIP

Arbizu

35

H

Nazabal HLHIP Areso

Areso

28

EU

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

80

H

Arizkungo HLHIP

Arizkun

14

H

Arraiozko HLHIP

Arraioz

20

H

La Balsa HLHIP

Arroitz

25

H

Urraca Reina HLHIP

Artaxoa

29

H

Mater Dei

Aiegi

141

H

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

125

H

Alaiz HLHIP

Barañain

66

H

Santa Luisa De Marillac

Barañain

146

H

Martín Azpilcueta HLHIP

Barasoain

23

H

Beireko HLHIP

Beire

9

EU

Ricardo Baroja HLHIP

Bera

112

H+L

Labiaga ikastola

Bera

43

H

Sagrado Corazón ikastetxea

Bera

22

H

Mendialdea I HLHIP

Berriozar

170

H

Mendialdea II HLHIP

Berriozar

116

H

Araxes HLHIP

Betelu

28

H

Santa Ana HLHIP

Buñuel

80

H+L

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

145

H

Ermitaberri HLHIP

Burlata

85

H

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

58

H

Virgen del Soto HLHIP

Caparroso

100

H

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

19

H

Francisco Javier Saenz de Oiza HLHIP

Kaseda

16

H

José Luis Arrese HLHIP

Corella

215

H

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

9

H

San Miguel HLHIP

Doneztebe

80

H

Sarriguren HLHIP

Eguesibar

617

H

San Francisco Javier HLHIP

Elizondo

72

H

Baztan ikastola

Elizondo

68

H

Erratzuko HLHIP

Erratzu

12

H

San Esteban HLHIP

Erro

8

EU

Santa Ana

Lizarra

123

H

Remontival HLHIP

Lizarra

219

H

San Donato HLHIP

Etxarri Aranatz

71

H

Doña Álvara Álvarez HLHIP

Faltzes

61

H

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

5

H

Elías Terés HLHIP

Funes

75

H

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

34

H+L

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

268

H

Isterria HBko ikastetxea

Ibero

44

HB

Iruritako HLHIP

Irurita

20

H

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

130

H

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

11

H

Ohianzabal HLHIP

Jauntsarats

32

H

Lakuntzako HLHIP

Lakuntza

38

H

San Miguel HLHIP

Larraga

77

H

Erleta HLHIP

Leitza

163

H+L

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerín

34

H

Irain HLHIP

Lesaka

77

H+L

Lezaungo HLHIP

Lezaun

11

H

Angel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

112

H+L

La Milagrosa

Lodosa

128

H+L

Ibaialde ikastola

Lodosa

40

H+L

Santa María HLHIP

Los Arcos

55

H+L

San Juan HLHIP

Irunberri

48

EU

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

80

H

Santa Ana HLHIP

Mélida

19

H

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

Milagro

104

H

San Benito HLHIP

Miranda Arga

20

H

San Pedro HLHIP

Mutiloa

203

H

Arotzenea HLHIP

Narbarte

25

H

Domingo Bados HLHIP

Olazti

80

H+L

Oronoz Mugairiko HLHIP

Oronoz Mugairi

15

H

San Salvador HLHIP

Oteitza

19

H

Mendigoiti

Iruña

43

H

Hegoalde Ikastola

Iruña

89

H

García Galdeano HLHIP

Iruña

49

H

Rochapea HLHIP

Iruña

134

H

Paderborn-Víctor Pradera HLHIP

Iruña

72

H

San Cernin

Iruña

322

H

Bernart Etxepare HLHIP

Iruña

155

H

Sanduzelai IP

Iruña

61

H

Andrés Muñoz Garde HBIP

Iruña

70

HB

José M.ª de Huarte HLHIP

Iruña

75

H

Esclavas del Sagrado Corazón

Iruña

120

H

Cardenal Larraona

Iruña

163

H

Nicasio de Landa HLHIP

Iruña

25

H

San Francisco HLHIP

Iruña

144

H

Iturrama HLHIP

Iruña

62

H

Buztintxuri HLHIP

Iruña

360

H

San Jorge HLHIP

Iruña

282

H+L

Patxi Larrainzar

Iruña

175

H

Amaiur ikastola

Iruña

135

H

Santa Catalina Labouré ikastetxea

Iruña

65

H

Pitillas HLHIP

Pitillas

22

EU

Garesko HLHIP

Gares

122

H

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

20

H

San Bartolomé HLHIP

Ribaforada

210

H+L

Alfonso X el Sabio HLHIP

San Adrián

180

H

Zangozako ikastola

Zangoza

56

H

Nuestra Señora de La Asunción

Santakara

15

H

Nuestra Señora del Rosario HLHIP

Sartaguda

46

H+L

Sunbillako HLHIP

Sunbilla

29

H

Garcés de los Fayos ikastola

Tafalla

87

H

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

96

H

Elvira España HLHIP

Tutera

325

H+L

Torre Monreal HBIP

Tutera

60

H

Monte San Julián HLHIP

Tutera

225

H+L

Compañía de María

Tutera

302

H

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

40

EU

Urdiaingo HLHIP

Urdiain

21

H

Urrotz Hiria IP

Urrotz Hiria

38

EU

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

55

H

Erentzun ikastoloa

Viana

96

H+L

Ricardo Campano HLHIP

Viana

167

H+L

El Castellar HLHIP

Alesbes

98

H

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

30

H

Atargi HLHIP

Atarrabia

110

H

Catalina de Foix HLHIP

Zizur Nagusia

164

H

Erreniega HLHIP

Zizur Nagusia

110

H

Las Amescoas HLHIP

Zudairi

20

H

Zugarramurdiko HLHIP

Zugarramurdi

12

H

Hezkuntza Departamentuak eman ditu ikasleen kopuruak, “EDUCA”n 2016ko otsailean agertzen ziren matrikulazio-datuak kontsultatuta. Ikasturtean zehar aldaketa txikiak izan daitezke. Halakorik badaude, horien berri emanen da, eta kontuan hartuko dira.

(1) H = Haur Hezkuntza; H+L = Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa; EU = Eskola Unitarioa; HB = Hezkuntza Berezia.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzaileak baimentzeko eskaeraren gutxieneko edukia.

IV. ERANSKINA

Laguntza eskaeraren gutxieneko edukia.

V. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1602768