51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuarena. Haren bidez Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onetsi zen.

Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onesten duen irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan (2015eko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean) zenbait akats egin direla ikusirik, bidezkoa da behar diren zuzenketak egitea.

1.–Programen araberako sailkapenaren taulan, gastu politikaren zutabean, “1 Zor Publikoa” dioen tokian, “01 Zor publikoa” behar du.

2.–Gastuen sailkapen ekonomikoaren edukian, 2. eranskina, 107. kontzeptuaren (“Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak”) azalpenean esaldi hau kendu da: “Bereizketa hori kontuan harturik, bi azpikontzeptu bereizten dira:”.

3.–Gastuen sailkapen ekonomikoaren taulan, 801. kontzeptuan (“Sektore publikoko zorra eskuratzea epe luzean”), azpikontzeptuaren zutabean, “800.30 Entitate instrumentalei” dioen tokian, “801.30 Entitate instrumentalei” behar du.

4.–Gastuen sailkapen ekonomikoaren taulan, 850. kontzeptuan (“Sektore publikoaren akzioak eta partaidetzak eskuratzea”), azpikontzeptuaren zutabean, “850.01 Galerak konpentsatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea” dioen tokian, “850.10 Galerak konpentsatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea” behar du.

5.–Gastuen sailkapen ekonomikoaren taulan, azpikontzeptuaren zutabean, “897 Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik” dioen tokian, “890 Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik” behar du.

6.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren taulan, gaztelaniazko edizioan, 4. kapituluaren izenean, “Transferencia corriente” dioen tokian, “Transferencias corrientes” behar du.

7.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren edukian, “4621 azpikontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoenak” dioen tokian, “462.10 azpikontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoak” behar du.

8.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren edukian, “7621. kontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoenak” dioen tokian, “762.10 azpikontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoenak” behar du.

9.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren taulan, gaztelaniazko edizioan, 466.02 azpikontzeptuaren izenean, “De A Distritos Administrativos” dioen tokian, “De distritos Administrativos” behar du.

10.–6. kapitulua (“Inbertsio errealak”) garatu aurretik “A.2.Kapital eragiketak” izena falta da.

11.–Gastuen sailkapen ekonomikoaren taulan, 225.01 azpikontzeptuaren izenean honela dio: “Autonomia erkidegoen tributuak”. Eta honela behar du: “Nafarroako Foru Komunitatearen eta beste autonomia erkidego batzuen tributuak”.

Iruñean, 2016ko martxoaren 1ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1602624