4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 14/2016 prozedura arrunta
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 14/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Lizarraga Arregui SL enpresari zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2016ko martxoaren 15eko 10:40an ager dadin, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, zk.g., 1. solairua), adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egiteko. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2016ko martxoaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1603110