50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

01/2016 ofizio zirkularra: 2015eko mahats-bilketako mahatsa babesteko eskaerak aurkezteko epea

Kontseilu Arauemaileak 2016ko martxoaren 4an eginiko Osoko Bilkurak aurrekari hauek baloratu ditu:

Erakunde honen erregistroan izena emandako ardandegiek elaborazioa amaituta eta elaborazioaren aginduzko aitorpena aurkeztu ondoren, elaborazioari buruzko balidazio txostena emateko ohitura formala dago, behar bezala jakinarazteko, besteak beste, ardandegi bakoitzaren mahatsetik edo haren hornitzaileen mahatsetik zenbat gelditu den Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak ematen duen babesetik kanpo, eta beraz, horiekin egindako ardoak ez babestea erabaki dela, bai eta egoera berean dauden kopuruak, eraldaketaren gehieneko portzentajeak aplikatzearen ondorioz gertatu diren gehiegizko kopuruak direla eta. Xehetasun horietan zehazturik dago, halaber, zein nekazarirenak diren babestu gabeko mahatsak.

Aurreko informazioa gorabehera, Kontseilu Arauemaileak uztari buruzko txosten bat ere egin ohi du, jakinarazteko mahastien titular guztiei, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuan izena emanda dauden mahastietan, babes horren peko ardoa egiteko, mahatsa bildu dutela deklaratu dutenei, ardandegietan zenbat kilo mahats entregatu diren guztira, bai eta deituraren babesik gabe gelditu den kilo kopurua ere; hori guztia uztari buruzko aginduzko deklarazioa egin ondoren.

Aurreko bi txostenak baliagarriak dira babestu gabeko mahatsa duten titularrek beren eragozpenak aurkez ditzaten Kontseilu Arauemailean, guztiendako administrazio prozedura erabiliz.

Aurrekoa gorabehera, ardandegien funtzionamendua zentzuzkoa izan dadin, beharrezkoa da zehaztea, ardoa egin eta ahal den azkarren, zenbat ardo dagoen babestuta eta zenbat babesik gabe, eta haien betebeharra da instalazioetatik kentzea kalifikazioaren menpe ez dauden ardoak edo egin eta hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen babesa lortu ez dutenak (Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikaturako eskubidea duten ardoak kalifikatzeko arauei buruzko urriaren 20ko APA 3465/2004 Aginduaren 2. eranskineko III. puntua. Bat).

Gai horri dagokionez, egiaztatu da okerrekoa dela mahatsaren babesari buruzko eskaerak aurkeztea mahats horrekin egindako ardoa kalifikatu edo ez kalifikatu ondoren edo, are gehiago, ardandegietatik kendu ondoren. Hori dela eta, komeni da kontrajartzerako prozedura fede-emaile bat ezartzea, laguntza emateko eta, horrekin batera, Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren babesa, baina denboran mugatua, segurtasun juridikoagatik, besteak beste.

Horrenbestez,

Mahastien titularrei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratzen den egunerako Kontseilu Arauemaileak igorriak dituela titularrentzako elaborazioari eta uztari buruzko txosten guztiak, eta erakunde honen egoitzan kopia bat dagoela, jaso ez dutenentzat; horrekin batera, hamar egun balioduneko epea irekiko da Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak mahatsa babestearekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten eskaerak aurkezteko.

Eskabide horiek aurkezteko mugaeguna ezartzea erabaki da, eta beraz ez dira onartuko 2016ko martxoaren 31tik aurrera aurkeztutakoak.

Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2016ko martxoaren 4an.–Kontseiluko burua, José María Daroca.

Iragarkiaren kodea: E1603181