50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Etxeko animaliak eduki eta babestea arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Animaliak eduki eta babestea arautzen duen udal ordenantzan aldaketa egiteko espedientea, baita horren arauzko tramitazioa ere.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean, eta Udaleko iragarki oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu, ezta geroago ere. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ETXEKO ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

Honako aldaketa honek Etxeko animaliak eduki eta babestea arautzen dituen ordenantzako 35. artikuluan eta II. eranskinean du eragina, eta xedea, berriz, zakurrendako eremuak handitzea, hain zuzen ere Zizur Nagusiaren hirigintza alorreko garapenaren ondorioz.

Artikulu bakarra.

Erantsi egin zaizkie 35. artikuluari eta II. eranskinari ondotik zehazten diren aldaketak:

35. artikulua. Idazketa berria eman zaio.

“35. artikulua. 1. Zakurrak Zizur Nagusiko zein eremu publikotan egon eta ibil daitezkeen arautzeko, ondoko guneak bereizi dira:

Lehena.–Zakurrik gabeko eremuak:

–Erreniega parkea.

–Talluntze parkea.

–Zumardien parkea.

–A-25 unitateko parkea.

–ZV4 unitateko parkea.

–Mindegi kaleko bulebarra.

Eremu horietan debeku da zakurrak egotea. Zakurrak ibiltzera utziko da, erabateko kontrola bermatzen duen kate edo uhal sendoaren bidez eramaten badira. Arriskugarri gerta daitezkeenak, berriz, gehienez ere bi metroko kate edo uhal sendoarekin joanen dira lotuak, aipatu parke horiek zeharkatzeko, baina bertako porlanezko bideetan barna soilik Animaliek ezin izanen dute inon ere beren eginbehar fisiologikoak egin.

Bigarrena.–Zakurrendako eremuak.

1. Udalaren katastroko 2. poligonoko 457 eta 1880. lurzatiak, horiek San Kristobal biribilguneak eta Galarko sarbideko errepideak bat egiten duten unean.

2. Udalaren Katastroko 2. poligonoko 1845. lurzatia, Talluntxe parkean baitago.

3. Udalaren Katastroko 2. poligonoko 1760. lurzatia, 2.500 metro koadroko eremua dena.

4. Arrobia kaleko eremu mugatua.

5. Udal katastroko 2. poligonoko 2163. lurzatian zedarritutako eremua, Zubiondoa karrikaren ondoan.

Animaliek eginbehar fisiologikoak egin ditzakete bertan, betiere behar bezalako baldintza higienikoetan. Zakurraren eramailea beharturik egonen da aitzineko lerroaldean zehazten diren lekuetan egindako gorotza jaso eta, behar bezala bildurik, horretarako propio dauden edukiontzietan uztera, eta zikindutakoa garbitzeaz ere arduratu beharko du.

Animaliak aske ibiltzen ahalko dira.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliek muturrekoa eraman beharko dute beti.

Hirugarrena.–Hiriguneko gainerako tokiak (hiribideak, eremu publikoak edo erabilera publikoko eremu pribatuak, higiezinetako sarbideak eta eremu komunak, hala nola, atariak, eskailerak, igogailuak, eskailera-buruak, eta abar.):

Zakurren ibilera baimenduko da betiere erabateko kontrola bermatzen duen kate edo uhal sendo baten bidez lotuak badabiltza. Arriskugarriak gerta daitezkeen zakurrak, berriz, gehienez ere bi metroko kate edo uhalarekin lotuak joan beharko dira.

Animaliek ezin izanen dute inolaz ere beren eginbehar fisiologikorik egin bertan.

Laugarrena.–Udal mugapeko gainerako eremuak:

Zakurrak, ordenantzako VII. tituluko animaliak izan ezik, eta arduradun baten erantzukizunpean, aske egon eta aske ibili ahalko dira. Arduradun horrek berehala lotuko du zakurra edonor hurbiltzerakoan (oinezkoak, kirolariak, zerbitzuetako arduradunak edo beste edonor), arriskuak oro saihesteko.

Animaliek eginbehar fisiologikoak egin ditzakete bertan, betiere behar bezalako baldintza higienikoetan.

2. Agintaritzako agenteek zehatu eginen dituzte aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez dutenak.

3. Udal zerbitzuek harrapatuko dituzte arduradunik gabe dabiltzan zakurrak, bai eta behar den establezimendura eraman ere.

II. eranskina.–Idazketa berria eman zaio.

II. ERANSKINA

Zakurrendako eremuak

1. Udalaren katastroko 2. poligonoko 457 eta 1880. lurzatiak, horiek San Kristobal biribilguneak eta Galarko sarbideko errepideak bat egiten duten unean.

2. Udalaren Katastroko 2. poligonoko 1845. lurzatia, Talluntxe parkean baitago.

3. Udalaren Katastroko 2. poligonoko 1760. lurzatia, 2.500 metro koadroko eremua dena.

4. Arrobia kaleko eremu mugatua.

5. Udal katastroko 2. poligonoko 2163. lurzatian zedarritutako eremua, Zubiondoa karrikaren ondoan.

Animaliek eginbehar fisiologikoak egin ditzakete bertan, betiere behar bezalako baldintza higienikoetan. Zakurraren eramailea beharturik egonen da aitzineko lerroaldean zehazten diren lekuetan egindako gorotza jaso eta, behar bezala bildurik, horretarako propio dauden edukiontzietan uztera, eta zikindutakoa garbitzeaz ere arduratu beharko du.

Animaliak aske ibiltzen ahalko dira.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliek muturrekoa eraman beharko dute beti.

XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1602395