50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udalkideeen ordainsariak

Toki entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin eta 21/2014 Foru Legearen 7. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2016ko otsailaren 23an egin udalbilkuran, honako akordio hau onartu zuen aho batez:

1. Zinegotzi bakoitzaren ordainsari gisa 70,57 euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzetara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Zinegotzien ordainsariei buruzko akordio honek eragina izango du 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1602759