4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

140/2015 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Vodafone SAUk Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko aurkeztu dituen 11.etik 16.era bitarteko espedienteak onesten dituena.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek planaren edukiaren edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari jakinarazi beharko diote, plana behar den moduan eguneratuz.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 42/2015, 43/2015, 44/2015, 45/2015, 46/2015 eta 47/2015 Ebazpenen bidez, hasiera eman zitzaion Vodafone SAUk Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko 11.etik 16.era bitarteko espedienteen tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren gobernu irekiaren atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horietan errekerimendua egin zitzaien Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, bakoitzak bere eskumenen esparruan txostena egin zezan azpiegituren lurralde planeko aipatu aldaketei buruz. Unitate horiek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten bana egin dute, eta horietan ezarritako determinazioak ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Aipatu atarian jendaurrean egon den bitartean, honako alegazio hauek jaso dira:

–Zizur Nagusiko Udala. Alegazioak egin dizkio 13. aldaketari.

Alegazioen laburpena eta haiei eman zaien erantzuna ebazpen honen III. eranskinean daude.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, 10/2002 Foru Legean arautzen diren Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabaki du telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela plan horiek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Vodafone SAUk Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko aurkeztu dituen 11.etik 16.era bitarteko espedienteak onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. Aurkeztu diren alegazioak ebazpen honen III. eranskinean azaldutako moduan ebaztea.

3. Ebazpena honako hauei igortzea: Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzua, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua, Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Vodafone SAUri jakinaraztea, eta aditzera ematea, ez duenez administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

5. Ebazpen hau, eranskinekin batera, Zizur Nagusiko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 1ean.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagués García.

I. ERANSKINA

ESTAZIOAREN KODEA

UDALERRIA

UTMX

UTMY

ESPEDIENTEA

OR_NA_ARTAXOA_ORANGE

Artaxoa

02114,1

4715105,1

11. aldaketa

AT_NA_ARTIKA

Artika (Berriobeiti)

610075,5

4743363,6

11. aldaketa

OR_NA_CINTRUENIGO_ORANGE

Cintruénigo

598439,1

4658546,7

11. aldaketa

AM_NA_BADOSTAIN

Egues (Eguesibar)

614282

4739711

11. aldaketa

OR_NA_FALTZES

Faltzes

599019,1

4693194,9

11. aldaketa

OR_NA_LODOSA_ORANGE

Lodosa

574635,2

4697154

11. aldaketa

OR_NA_ARCOS_ORANGE

Los Arcos

566049,2

4712863,1

11. aldaketa

AT_NA_ERROTA

Mendabia

565023,2

4700055,7

11. aldaketa

OR_NA_MILAGRO_ORANGE

Milagro

601923,1

4677713,9

11. aldaketa

OR_NA_MURCHANTE_ORANGE

Murchante

611255,1

4653988,7

11. aldaketa

OR_NA_ERRIBERRI_ORANGE

Erriberri

610218,1

4704215

11. aldaketa

OR_NA_SAN ADRIAN_ORANGE

San Adrián

587547,1

4687281,9

11. aldaketa

OR_NA_NOAIN_ORANGE

Taxoare (Aranguren)

611825,1

4736557,3

11. aldaketa

AT_NA_GMVENDING

Noain (Elortzibar)

614812,1

4733780,7

11. aldaketa

AM_NA_ALESBES

Alesbes

603414,4

4681184

11. aldaketa

AT_NA_SAN ISIDRO

Kaseda

634069,2

4700022,2

12. aldaketa

AT_NA_DEIKAZTELU

Deikaztelu

580620,3

4715816,6

12. aldaketa

AT_NA_JUDASEN_BENTA

Irunberri

638331

4721065,7

12. aldaketa

AT_NA_NABASKOZE

Nabaskoze

654792,6

4731005,2

12. aldaketa

AT_NA_OLLAKARIZKETA

Ollakarizketa (Txulapain)

606834,5

4748854

12. aldaketa

AT_NA_ROYUELA

Azkoien

599112,7

4688217,7

12. aldaketa

AT_NA_SUNBILLA

Sunbilla

608281,6

4784622,5

12. aldaketa

AT_NA_IHELTZ

Iheltz (Lizoain-Arriasgoiti)

621492,4

4739284,1

12. aldaketa

GN_NA_ARDATZ

Ardatz (Eguesibar)

619019

4740448

13. aldaketa

TM_NA_ARRAITZ

Arraitz-Orkin (Ultzama)

610861,8

4763201,3

13. aldaketa

OR_NA_ETXE ORRATZA

Barañain

607364

4740145

13. aldaketa

AT_NA_RONDA

Berriobeiti

609123

4743142

13. aldaketa

GN_NA_SUBITZA

Galar

606492

4729930

13. aldaketa

TM_NA_CT_IRUÑA_EKIALDEA

Iruña

611898,2

4740621,5

13. aldaketa

AT_NA_CIUDAD DE PAMPLONA

Iruña

610179

4739990,1

13. aldaketa

AT_NA_ATARRABIA

Atarrabia

613543

4743440

13. aldaketa

AT_NA_PERDICES

Zizur Nagusia

606673

4737110

13. aldaketa

GN_NA_IZURTZU

Izurtzu (Gesalatz)

592523,7

4737390,2

14. aldaketa

AT_NA_LEZKAIRU

Iruña

611835,5

4739957,4

14. aldaketa

OR_NA_LEITZA_ORANGE

Leitza

587317,9

4771776,2

15. aldaketa

AT_NA_LIZARRA_OSPITALEA

Lizarra

578737

4726077

16. aldaketa

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagokion udalean. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den tokian eginen dira (bertaratzerik bada), barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, betiere instalazioa lurzoru urbanizaezinean bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko dio, berehala, Arkeologiaren Atalari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 43.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du operadoreak, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMx eta UTMy koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta aldaketarik ez duela izan adieraztea.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoarekin bat, lurzoru urbanizaezineko kokapenek, lurzoru urbanizaezineko jardueretako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dute baimena. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu legearen 119. artikuluan agertzen dela, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren jarduerak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Berariazko determinazioak

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez, hurrengo estazioek lurzoru urbanizaezineko jardueretarako baimena eskuratu beharko dute, haiek instalatu baino lehen:

  • OR_NA_ARTAXOA_ORANGE.
  • AT_NA_ARTIKA.
  • OR_NA_FALTZES.
  • OR_NA_LODOSA_ORANGE.
  • OR_NA_ARCOS_ORANGE.
  • AM_NA_ALESBES.
  • AT_NA_JUDASEN_BENTA.
  • AT_NA_NABASKOZE.
  • AT_NA_OLLAKARIZKETA.
  • AT_NA_ROYUELA.
  • AT_NA_SUNBILLA.
  • AT_NA_IHELTZ.
  • TM_NA_ARRAITZ.
  • AT_NA_PERDICES.
  • OR_NA_LEITZA_ORANGE.

–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez, hurrengo estazioek ingurumen ukipenetarako baimena eskuratu beharko dute, haiek instalatu baino lehen:

  • OR_NA_ARCOS_ORANGE.
  • AT_NA_OLLAKARIZKETA.
  • AT_NA_DEIKAZTELU.
  • AT_NA_PERDICES.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

  • TM_NA_ARRAITZ estazioa 100 metro baino urrunago kokatuko da Abaunzko haitzuloaren sarreratik.

III. ERANSKINA

Alegazioen gaineko ebazpena

–Zizur Nagusiko Udala:

Zizur Nagusiko Udalak alegazioak aurkeztu ditu AT_NA_PERDICES estazioaren kokalekuari buruz (lurralde planeko hamahirugarren aldaketari dagokio); izan ere, operadoreak aurkeztu duen dokumentazioan ez da zehazki zedarritu estazioaren kokalekua 2. poligonoko 746. lurzatiaren barrenean. Bestetik, Udalak dio, UTM koordenatuen bidez kokalekuaz ematen den definizioaren arabera, ulertzen dela antena “nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoruaren kategoria” duen zati batean ezarriko litzatekeela.

Orobat, Udalak dio, Zizur Nagusiko gaur egungo Udal Planeko hirigintza araudian jasota dagoela telekomunikazioetako estazioen instalazioa 2. poligonoko 146. lurzatiaren barrenean eginen dela, “lehendik dauden edo aurreikusita dauden azpiegiturentzat” den haren zati batean.

Horregatik eskatzen dio operadoreari kokalekua aldatu dezala, azpiegitura horientzat den lur batean ezartzeko, aipatu lurzatiaren barrenean.

Erantzuna:

Azpiegituren lurralde planak edo horien aldaketak onetsita izatearen ondorioz, plan horietako kokalekuek maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen da, eta ez dira Udalaren eskumenak galarazten lizentziak udal araudi berariazkoaren arabera emateko edo ukatzeko. Eskaerako estazio berriek hura betetzen duten edo ez, ez du zerikusirik haien lurralde planak edo aldaketak onestearekin eta, horrenbestez, alegazioa ezesten da.

Iragarkiaren kodea: F1516382