36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

7. eta 9. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko aurrekontuko 7. eta 9. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2015eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

7/2015 ALDAKETA

Kreditu berezia

ALDAKETA:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +28.362,87 euro.

FINANTZABIDEA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +28.362,87 euro.

9/2015 ALDAKETA

Kreditu berezia

ALDAKETA:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +38.800,00 euro.

FINANTZABIDEA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +38.800,00 euro.

Atarrabian, 2015eko azaroaren 6an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1601812