36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

6. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, 2015eko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

06/2015 ALDAKETA

Kreditu berezia

ALDAKETA:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: +5.992,50 euro.

FINANTZABIDEA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +5.992,50 euro.

Atarrabian, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1601811