36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Akats zuzenketa, herrilurraren desafektazioko (erabilera lagatzeko) iragarkian

2016ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, herrilurraren desafektazioko iragarkia, erabilera lagatzeko Alejandra Rosana Goris Marino eta Itziar Pérez Macaray jaun-andreei. Hartan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“Untzueko Udalak, 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, gehiengo osokoarekin onetsi zuen, hasiera batean, 2. poligonoko herrilurretako 329. lurzatiko 500 metro karraturen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Alejandra Rosana Goris Marinori eta Itziar Pérez Mascarayri, zakurren hazkunderako eta entrenamendurako instalazioak handitzeko, dagokion baldintza agiriarekin bat”.

Honela behar du:

“Untzueko Udalak, 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, gehiengo osokoarekin onetsi zuen, hasiera batean, 2. poligonoko herrilurretako 329. lurzatiko 5.000 metro karraturen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Alejandra Rosana Goris Marinori eta Itziar Pérez Mascarayri, zakurren hazkunderako eta entrenamendurako instalazioak handitzeko, dagokion baldintza agiriarekin bat”.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1601984