36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2016ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Untzueko udalerrian etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena 2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzuen, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1601982