36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUARBE

Bide publikoko 1.582 m²-ren desafektazioa. Behin betiko onespena

Suarbeko Kontzejuak (Ultzama), P/3153700-D zenbakiko IFKarekin, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko batzarrean, aho batez honako hau erabaki zuen:

1. 2015eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean argitaratu zen Suarbeko Kontzejuaren Batzarrak 2015eko urriaren 5ean hartutako erabakia, Kontzeju honetako trukearen hasierako onespenari buruzkoa. Bertan ezarritako hilabeteko jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, erabaki da behin betiko onestea Suarbeko bide publikoko 1.582 m²-ren desafektazioa, ondotik 1.470 m² dituen lursail batekin trukatzeko, Suarbeko 15. poligonoko 233. katastroko lurzatikoa, Mutuberria arkitektoak prestatutako 2015eko iraileko planoan jasotzen den azalerari jarraituz eta kontuan hartuz bi aldeek 2015eko uztaileko balorazio ekonomikoaren proposamenean oinarrituz hitzartutako baldintza ekonomikoak, 2015eko irailaren 1eko Kontzejuaren erabakian jasotzen baitira.

2. Behin betiko onespenaren erabakia toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuari.

4. Ahalmena ematea Suarbeko Kontzejuko buruari, edota legez haren ordez jarduten duenari, honako truke hau formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak sina ditzan.

Suarben, 2016ko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Patxi Iribarren Altuna.

Iragarkiaren kodea: L1601869