36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa Telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin-behineko onespena

Puiuko Udalak, 2016ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena 2008ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Puiun, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1601975