36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

3. poligonoko 192. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udaleko alkatearen 2016ko otsailaren 3ko 10/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen 3. poligonoko 192. lurzatiaren xehetasun azterlana, herri honetako Magdalena kaleko 11. zenbakian, Valeriano Barrutia Ruizek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Murillo el Fruton, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1601827