36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa xehakatua Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetan (87. eta 90. artikuluak). Behin betiko onespena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat ezarritakoa bete beharrez, Udalak xedatu du argitara ematea Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetan Antonio Pérez Blascok eta Katherine Pérez Arellanok sustatu duten aldaketa (87. eta 90. artikuluak). Hasierako onespena 2015eko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi zen, Udalak 2015eko abenduaren 23ko osoko bilkuran erabakita.

Arradan (Murillo el Cuende), 2016ko otsailaren 4an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

ALDAKETA XEHAKATUA MURILLO EL CUENDEKO ARAU SUBSIDIARIOETAN 87. ETA 90. ARTIKULUAK

HIRIGINTZAKO ARAUDI ALDATUA

Honako hauek dira aldatu diren 87. eta 90. artikuluak.

87. artikulua. Fatxadak:

Fatxadak gehienbat lauak izanen dira, gorputz irten trinkorik gabeak, baoak zentzu bertikalean dituztenak.

Alde trinkoek baoek halako biko azalera izanen dute, gutxienez.

Fatxadetan, akaberako material bakarrak honako hauek izan daitezke:

Harri naturaleko hormak edo bestelako imitazioak, betiere kalitate parekoak.

Entokadura eta pintura, eskualdean ohikoak diren kolorekoak, edo bestelako tonu apalekoak ere bai; kasu horietan, sustatzaileak lagin bat erakutsi beharko dio Udalari, horrek onets dezan.

Bistako adreiluak edo bistako blokea, txigor edo hareako tonukoak.

Zeramikazko plakak, kalitatezkoak, harri gisako akaberekin, beiraztaturik edo distirarik ez dutenak; tonuak lur eta arbel kolorekoak, marrazkirik gabe. Arbelaren imitazioko plaken kasuan, beheko solairuan erabiltzera mugatuko da, nahiz eta lehenbiziko solairuan erabiltzea baimenduko den, eremu txikietan soilik, hala nola leihoetako horma-ataletan, eraikin osoaren diseinua bateratzeko.

Industria lurzoruko eraikuntzetan, metalezko xafla aurrelakatuko fatxadak onartuko dira, bistako adreilukoak edo bistako hormigoi-blokekoak, baita metalezko arotz-laneko elementuak ere.

Fatxadetako arotz-lana zurezkoa izanen da, bernizatua edo pintatua, edo itxuraz antzekoak diren materialetakoa. Debeku da kolore naturala daraman metalezko arotz-lana.

Baoak iluntzeko elementuak kanpokoak edo barnekoak izan daitezke, eta pertsiana birakariak onartzen dira.

90. artikulua. Estalkiak:

Eraikinen estalkiak maldadunak izanen dira; %35eko malda izanen dute, gehienez, eta teilatu-hegala 30 cm-koa gehienez, zeramikazko teila arabiar gorrixkarekin bukatuak. Terrazak edo estalki lauak egitea onartzen da (eraikuntzaren %25ean), baina lehenbiziko solairuko zoruaren mailan baino ezin dira kokatu. Lehenbiziko solairuko sabaiaren mailan dauden estalkiak eta solairu bakarrekoak maldadunak izanen dira nahitaez.

Erradako hiriguneko eremu eraikigarrietan (R-3) baino ez da aplikatu beharrekoa, hirigune finkatua (UC) ukitu gabe, egun indarra duten artikuluek jarraituko baitute indarrean:

Estalkietarako akaberako materialak zeramikazko edo hormigoizko teilak izanen dira, makoak zein lauak, eta tonu hauetakoak: lasto-kolore, gorri, marroi eta abarretik beltzeraino doan gama, baldin eta beiraztatutako akabera ez badaukate; gama horretatik kanpo dauden tonuak debekatuta daude.

Isurki bakarreko estalkia ezin izanen da egin eraikin guztirako.

Hiri lurzoruan galaraziak daude zehaztutako ez besteko materialaz eginiko estalkiak. Industria lurzoruko eraikinetan onartuko dira metalezko xafla aurrelakatuak.

Aireztapenerako goialdeko erremateko elementuak eraikinaren fatxadetako material berdinekin bukatuko dira.

Zinkezko, kobrezko, altzairu pintatuzko edo PVCko teilatu-hodi eta zorrotenen bidez bilduko da estalkietako ura.

Iragarkiaren kodea: L1601404