36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena Virgen del Castillo Zahar Etxea

2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2015eko aurrekontu orokorrean 3/2015 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2015 aldaketa: Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

–Kreditu gehikuntza:

6. kapitulua: 2.400,00 euro gehiago.

Gastu goititua, guztira: 2.400,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, diru hau egiten duena: 2.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.400,00 euro.

Miranda Argan, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1601798