2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago
Udal honek, behar bezala baimendurik, eta aurreko enkantea eman gabe gelditu baitzen, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ehuneko hamarreko beherapenarekin, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra.–“Oxanea” alderdian, 943 ler gorri, 973 metro kubiko zur eta 310 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 34.249,94 euro, (ehuneko 10eko beherapena kenduta) (BEZA kanpo).
Proposamen ekonomikoak Izabako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, 2016ko martxoaren 18ko 13:00ak baino lehen, hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, eta iragarki honen oinean dagoen ereduaren araberakoak izanen dira; ondoren proposamenak irekitzeari ekinen zaio.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.
Izaban, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.
ERANSKINA
Proposamen eredua (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1601978