2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2016ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Irurtzunen, 2016ko otsailaren 12an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1601882