36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkatetza ordezteko dekretua

Udalerritik kanpo egoteko asmoa dut, 2016ko otsailaren 10etik 26ra bitarte, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuarekin bat, honako hau ebatzi dut:

Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde María del Yugo Aguirre Moralesek ordezkatuko nau ene egiteko eta eskudantzietan.

Izendapen honek 2016ko otsailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Fustiñanan, 2016ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1601809