36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2016ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Fontellasko Udal Planaren aldaketa puntuala behin betiko onestea, Udal Planeko industriarako hiri lurzoruari buruzko araudi orokorraren 29. artikuluari eta araudi partikularraren 117. artikuluari dagokienez, Adrián Arriazu Carcavillak sustatua.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

HIRIGINTZAKO ARAUDI ALDATUA

Araudi orokorrean:

29. artikulua. Baldintza estetikoak.

E) Errotuluak eta iragarkiak: Merkataritzan aritzeko lokalak egokitzeko obrei dagokienez, fatxadari eragiten diotenean, bat etorri behar dute eraikinaren gainerako fatxadarekin.

Orokorrean, ezin dira jarri gutxieneko duintasun estetikoa betetzen ez duten errotuluak eta iragarkiak, dela erabilitako materialengatik dela koloreengatik.

Norbanakoek ez dute baimenik hiri lurzoruan makulu salbuetsien gaineko publizitaterik paratzeko, eta espresuki debekaturik dago publizitatea hesietan, hormetan edo mehelinetan, jarduera ekonomikoetako industriako hiri lurzoruarenak diren unitateetan izan ezik.

Udalak kentzeko agindu ahalko du artikulu honetan xedatua betetzen ez duten eta jada jarrita dauden errotuluak eta iragarkiak.

Araudi partikularrean:

117. artikulua. Baldintza estetikoak.

Araudi Orokorrarekin bat etorriko da, hemen ezarritakoan izan ezik.

Estalkiaren planoan beira edo panel zeharrargitsuen bidezko argizuloak irekitzea onartzen da.

Gorputz irtenak onartzen dira, betiere nahitaezko atzeraemangune gutxienekoetan. Atzeraemanguneek mugaturiko azaleraren barnean, ez da hegalkinen mugarik ezartzen.

Teilatu-hegalen kasuan ere, ez da mugarik ezartzen, baina atzeraemanguneen lerroak gainditzen direnean, gehienez ere metro bateko hegalkina edukiko dute. Markesinak ere teilatu-hegalen modu berean arautuko dira.

Horretarako egokituriko guneetan erabiltzen diren publizitateko hesiek edo zutoinbakarrek teknikari eskudunak prestaturiko proiektua eduki behar dute.

Ez da baimenduko publizitateko hesi edo zutoinbakar bat, aurretik jarritako beste baten ikusgarritasuna estaltzen edo kaltetzen badu.

Udalak kentzeko agindu ahalko du artikulu honetan xedatua betetzen ez dituztenak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1601853