36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGIARRETA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Egiarretako Kontzejuak, 2016ko otsailaren 5ean egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Legeak eta beste indarreko legeek diotenari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Kontzejuaren iragarki oholetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Egiarretan, 2016ko otsailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Joaquin Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L1601890