36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2016ko aurrekontuak. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016. urteko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2016ko otsailaren 1az geroztik behin betiko onetsitzat jo dira Udalaren 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 85.950,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 36.638,50 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 134.010,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 40.169,85 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.052,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 304.820,35 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 78.350,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa: 131.701,73 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 74.953,40 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.815,22 euro.

Gastuak, guztira: 304.820,35 euro.

Donamarian, 2016ko otsailaren 3an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1601997