36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kultura, kirol eta gazteria arloko diru-laguntzen 2016ko deialdia

Diru-laguntza bil dezakete diru-laguntzen deialdi bakoitzari dagokion aldian udal mugapean egiten diren jarduera programatuek, kultura, kirol eta gazteria arloetakoak badira.

Eskatzaileak:

–Irabazteko asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea udalerrian badute.

–Pertsona fisikoak, talde baten ordezkariak badira eta helbidea udalerrian badute, irabazi asmorik gabeko ekimenetarako.

Epea: 30 egun natural, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta Kontzejuen iragarki oholetan argitaratzen denetik.

Finantzaketa: Aurrekontuko 1 3340 48201 kontu-sailaren gehieneko aurrekontua 4.000 eurokoa da. Salbuespenak kenduta, emandako diru-laguntza ez da aplikatzen zaion jardueraren kostuaren %70 baino gehiago izanen.

Informazioa eta inprimakiak: interesdunek Berriobeitiko Udaleko bulego orokorretan (Udal plaza, 1) eskura dezakete deialdiaren testua eta eskaera egiteko inprimaki berariazkoak, 9:00etatik 14:00etara.

Berriobeitin, 2016ko otsailaren 11n.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1601819