36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Gora jotzeko 16-00029 errekurtsoa

2016ko otsailaren 16an, Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoa jaunak, hitzez hitz honela dioen 17/2016 Ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, 16-00029 gora jotzeko errekurtsoaren gainekoa, María Nieves Ruiz Pinillos andreak Monasterio de Santa María de los Ángelesen izenean aurkeztua, Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015/11/20an, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioari buruz hartu erabakiaren kontra aurkeztua.

EBAZTEN DUT:

1.–Nafarroako Administrazio Auzitegira bidaltzea espedientea eta Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016/02/12an berretsitako alegazio idatzia.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina”.

Baztanen, 2016ko otsailaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1602006