36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategiak aldatu eta sortzea

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2016ko otsailaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Kexak, iradokizunak eta aitorpenak:

Fitxategiaren xedea: Mankomunitatearen zerbitzuei egiten zaizkien kexak, iradokizunak eta aitorpenak kudeatzea eta erregistro bat mantentzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanda, inprimakien bitartez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Cintruenigoko eta Fiteroko gizarte zerbitzuen Mankomunitateari zuzendurik, kexa, iradokizun edo aitorpen bat egiten duten norbanakoak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak.

–Izen-deiturak.

–Telefonoz.

–NANa.

–Helbide elektronikoa.

–Posta helbidea.

–Sinadura.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Ardura duen organoa: cintruenigoko eta fiteroko gizarte zerbitzuen mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko eta Fiteroko gizarte zerbitzuen mankomunitatea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Cintruenigon, 2016ko otsailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L1601797