36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, xehe-mehe:

“Lehena.–Hasiera batean onestea San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2015eko gastuen aurrekontuan diru-sarrera bidezko kreditua sortzeari buruzko 4/2015 aldaketa.

Hona hemen, zehatz-mehatz, 2015eko gastuen aurrekontuan egin beharreko diru-sarrera bidezko kredituen sorrera, 2015eko aurrekontuan 4. aldaketa egitea eragiten duena:

–Kredituak sortzen dituzten diru-sarrerak:

45514

Larrialdi sozialeko laguntza berezietarako diru-laguntza

40.307,72

Diru-sarrerak, guztira

40.307,72

–Larrialdi sozialeko laguntza berezietarako diru-laguntzak sortutako kreditua:

3111 48001

Larrialdi sozialeko laguntza bereziak

40.307,72

Sortutako kreditua, guztira

40.307,72

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta mankomunitate honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Igor bedi erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.”

San Adrianen, 2016ko otsailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1601998