36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2015eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2015eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

2016. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

EUSKARAZ JAKITEA

Mendizaina

Hutsik

D

OL

1

-

-

D.M.O. %12 - L.P.O. %15,36

Mintzatzen jakin behar du

Administrazio-kontratudunak eta aldi baterako lan-kontratudunak

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

Mendizaina

Jardunean

D

42. art.

1

-

2001-10-16

D.M.O. %12 - L.P.O. %15,36

Peoiak

Hutsik

-

42. art.

2

-

-

-

Peoiak

Hutsik

-

42. art.

2

-

-

DEITURAK ETA IZENA

SARRERA EGUNA

LANPOSTUKOA

LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK

Andueza Oscoz, Jesús María

2001-10-16

Mendizaina

Administrazio-kontratuduna

Hutsik

-

Peoiak

Egin beharreko lanen arabera

Hutsik

-

Peoiak

Egin beharreko lanen arabera

Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan

LANPOSTUA

EGOERA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

GRADUA

ANTZINATASUNA

ESLEIPENA

Idazkari-kontu hartzailea

Jardunean

A

1

-

%13,74 A mailako hasierako soldataren gainean

Administrari-ofiziala

Jardunean

C

1

-

-

%13,74 C mailako hasierako soldataren gainean

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUKOA

LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK

Duque Ibarrondo, Joaquín

Idazkari-kontu hartzailea

Enplegurako eskubiderik gabe

Belarra Belarra, José Antonio

Administrari-ofiziala

Enplegurako eskubiderik gabe

Oharrak:

L.P.O. = Lanpostuko osagarria. D.M.O. = D mailako osagarria. NEZ = Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

2016. URTERAKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

1.–Mendizain funtzionarioa izateko lanpostu bat.

Lanpostua betetzeko bidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta euskaraz jakiteari buruz, beharrezkoa izanen da mintzatzen jakitea, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan ariko den langilearentzat administratuekin zuzeneko harremana izatea bereziki garrantzitsua da.

2.–Peoi izateko bi lanpostu, aldi baterako lan-kontratuarekin edo gizarte lankidetzan, lanaldi osorako. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

3.–Peoi izateko bi lanpostu, enplegu aktibokoak, aldi baterako lan-kontratuarekin, lanaldi osorako edo partzialerako. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Donezteben, 2016ko otsailaren 10an.–Biltzarreko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1601795