36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

2016ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2016ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziordian, 2016ko otsailaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: L1601872