36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

1. poligonoko 137. eta 274. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Arellanoko 1. poligonoko 137. eta 274. lurzatiak (966-B) elkartzearen ondoriozko lurzatiaren xehetasun azterlana, José Ignacio Ibáñez Bengoecheak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Arellanon, 2016ko otsailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1602007