36. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

25/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2016-2017 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia duena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2016-2017 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2016-2017 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

Oinarri eta tarifa hauek aplikatu behar zaizkie martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian zehazten diren ikastetxeei ere. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Lehenengoa–Tarifak ordaintzea.

Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da:

HILEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

240 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

227 euro

Egun erdiko unitateak

170 euro

Jantokia

Tarifa

95 euro

Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua.

1.–Foru agindu honen ondorioetarako, kontuan hartuko da familia unitatearen kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak edo, bidezkoa denean, tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da), eta ezintasunen bat duten seme-alabak, baldin eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende badaude. Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren eta erroldaren ziurtagiriaren bidez frogatuko da. Familia gunean familia liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

Familia harreran diren haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

Banantze edo dibortzio kasuetan, ez da kidetzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen aita edo ama. Honela egiaztatuko da egoera hori:

–Egitatezko banantzean, notario agiria, banantze auzi-eskearen egiaztagiria edo egoera hori egiaztatzen duten bestelako agiriak aurkeztu beharko dira.

–Epaitegian deklaratutako banantzearen edo dibortzioaren kasuan, dagokion epai judiziala aurkeztu beharko da.

2.–Familia unitatearen kide kopurua zenbatzeko, matrikula egiterakoan horrela jo daitezkeenak hartuko dira kontuan soilik.

3.–Aipatu dataren ondoren familia unitateko kideei dagokienez gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetarako, salbu eta ikasturtea hasi baino lehenago gertatzen eta jakinarazten direnak: jaiotzak, adopzioak, familia-harrerak edo judizialki gaitasun-gabekotzat hartutako seme-alabak.

4.–Baja egin ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena izanen da familia unitatearen kide kopurua.

Hirugarrena.–Familiaren errenta kalkulatzea.

1.–Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

Familia unitateko kideen kopurua erabakitzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala kontatuko da.

2.–Aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2015eko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura izanen da familia unitatearen urteko errenta.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2015eko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.

3.–Zerga-oinarriaren alde orokorrari higigarriaren kapitala errendimenduen saldo positiboa eta ondare-eskualdaketen saldo positiboa gehituta eta etxebizitza zaharberritzeko edo eskuratzeko jasotako diru-laguntzak kenduta ateratzen den emaitza izanen da errenta indibiduala.

Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: Nafarroako Foru Komunitatean, 2015. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

Banantze edo dibortzio kasuan:

–Haurraren zaintza eta jagoletza dituen aitaren edo amaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

–Oinarri honetan xedatutakoaren arabera kalkulatutako diru-sarreretatik, zaintza eta jagoletza ez dituen aitak edo amak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa kenduko da, betiere itun erregulatzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa baldin bada.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez bada, 3. atalean aipatutako errenta edo diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, eta/edo ikastetxearen titularra den toki entitateak familiaren 2015. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

Interesdunak bi aukera hauek izanen ditu: dokumentazioa berak aurkeztea, edo toki entitateari baimena ematea, eskabide baten bidez, behar duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean eskumena duen unitate organiko edo departamentuari eska diezaion.

4.–Ezartzen den epearen barrenean 2015eko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

5.–2015ean aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere.

Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetako tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Salbuespenak.

Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurren kasuan, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude, ez da kuota pagatuko.

1. Salbuespen hori onesteko, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko arreta goiztiarreko balorazio taldeak eta kasuan kasuko udaleko gizarte zerbitzuen taldeak aldeko balorazio eta txostena egin beharko dute.

2. Hezkuntza Departamentuak eta kasuan kasuko udalak bere gain hartuko dute tarifa.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1.–Lehenengo oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia unitateko kideen per capita errentaren arabera. Honako taula honetan jaso dira 2016-2017 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Gutxienez

Gehienez

Osoa

(7 h)

Murriztua

(6 h)

Batez bestekoa

(4 h)

Osoa

(7 h)

Murriztua

(6 h)

Batez bestekoa

(4 h)

15.000 baino handiagoa

240

227

170

95

335

322

265

12.400,01

15.000

217

204

153

95

312

299

248

10.700,01

12.400

180

169

125

95

275

264

220

9.300,01

10.700

150

139

106

95

245

234

201

7.980,01

9.300

112

107

78

95

207

202

173

6.650,01

7.980

96

87

66

84

180

171

150

5,500,01

6.650

69

66

50

84

153

150

134

4.500,01

5.500

55

52

39

84

139

136

123

4.500 edo txikiagoa

41

39

29

84

125

123

113

2.–Ikastetxe berean –edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi seme-alaba dituzten familiek %50erainoko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan, betiere gutxieneko tarifatik behera jaitsi gabe.

Bi anai-arrebek jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak errentari dagokion tarifa ordainduko du, eta bigarrenari gutxieneko tarifa egokituko zaio.

Hori dela eta, bigarren seme-alabari aplikatu beharreko eskolatze tarifak ez dira inoiz 41, 39 edo 29 euro baino txikiagoak izanen, eskola-ordutegia zein den (osoa, murriztua edo batez bestekoa), edo 84 euro baino txikiagoa, jantokiaren kasuan.

3.–Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

Seigarrena.–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko matrikulazio kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1.–Tarifak ikastetxea 208 egunetan (10,6 hilabete) irekita egoteagatik sorraraziko dira.

Matrikula ikasturtea hasita egiten bada, haurra ikastetxean hasten denetik aurrera eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira; hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala ordainduko da.

2.–Jantoki zerbitzua duten modalitateetan matrikulatutako erabiltzaileek jantoki zerbitzuari dagozkion hilekoak oso-osorik ordaindu beharko dituzte, zerbitzua erabiltzen ez badute ere.

Salbuespenak:

1. Erabiltzailearen nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak.

2. Egokitzealdia.

3. Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifa partikularraren arabera kalkulatua.

4. Beste kasu batzuk:

4.1. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzea: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (19 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 5 euro.

4.2. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin eta astean 5 egun baino gutxiagotan: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (19 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 5 euro. Horrez gain, hilaren gainerako zatiarengatik jantokiko laguntzaileari dagokiona pagatu beharko da.

4.3. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuaren oniritziarekin: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

3.–8 hilabetetik beherako haurrek, familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez badute, ez dute jantokiko kuota ordainduko.

Zortzigarrena.–Bajak.

1.–Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural iraganik ikastetxera azaltzen ez den haurrari nahitaezko baja emanen zaio; orobat, ikastetxean hasi eta, justifikaziorik gabe, hamabost egun naturalean jarraian agertzen ez denari. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio baja eman zaiola haurrari ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokien kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

2.–Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiek ordainduko dute baja gauzatzen denera arteko kuota gehi eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota. Baja gauzatuko da hori eskatu eta hamabost egunean.

3.–Baja justifikatua dagoen kasuetan, hots, seme-alaba gaixotzen bada, bizilekua aldatzen bada, langabezia edo ustekabeko diru-premia larria suertatzen bada, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat gertatzen bada, fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.

4.–Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Bederatzigarrena.–Tokia gordetzeko eskubidea.

Ikastetxean matrikulaturik egonda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixorik dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, ezinbestekoa den denboran kuota ordainduz, betiere dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari deituko zaio.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ez-ordaintzeak.

Entitate titularren arduradunek eskatuko dituzte familiek ordaintzen ez dituzten kuotak, egokitzat jotzen duten lege prozedura erabiliz. Nolanahi ere, bi kuota ordaintzen ez direnean, haurrari baja emanen zaio. Kasu horietan, fidantza betearazi eginen da.

Iragarkiaren kodea: F1601964