33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 209/2015 prozedura

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ahmed Ifraj-ek eskaturik, Walferpinturas SL enpresaren eta beste baten aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 209/15 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da 2016ko urtarrilaren 11n (Datuak Babesteari buruzko Legearen kontra egiten ez duten datu beharrezkoak daude):

Xedatu dut: 2014ko abenduaren 16ko 399/14 epaia (1080/13 autoetan emandakoa) betearazteko agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen, hots, Ahmed Ifraj-en alde, eta beterazpenpeko alderdien, hots, Walferpinturas SLren eta Construcciones Dayser XXI SLren aurka.

Walferpinturas SLri dagokionez, zorraren zenbateko nagusia 6.116,66 euro dira. Bertan Langileen Estatutuaren 29.3 artikuluko interesak sartzen dira, 609,90 euro, interesen likidazioaren orrian egindako kalkuluen arabera, horren kopia erantsiko baita ebazpen hau jakinarazten denean, baita 979 euro ere, behin-behineko berandutze interes eta kostu gisa (LJLaren 251.1. artikuluko irizpidearen arabera kalkulatuak). Hala, berandutze interesen kasuan, zenbatekoek ez dute gainditu beharko urtebetean sorraraziko liratekeen interesen zenbatekoa, eta, kostuen kasuan, betearazpenaren xedeko premiamendupeko kopuru printzipalaren %10.

.../...

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Alderdiei jakinarazi bekie ezen:

–Abokatu edo lan-harremanetako gradudun batek ordezkatuta agertzen bada, profesional horrek gaituta egon beharko du lexnet sisteman, komunikazioak modu telematikoan egiteko, PZLaren 273. artikuluan eta harekin bat datozenetan (LJAL, 4. azken xedapena) eta Justizia Administrazioan informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 6.3 eta 43. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.

–Idazkiak eta agiriak aurkezteko tokia, bai eta haiek baliabide teknikoen bidez bidaltzekoa, Lan arloko Epaitegiei atxikitako bulegoa da. Logroñoko Lan arloko Epaitegiei dagokienez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2/2010 Erregelamenduaren 2. xedapen gehigarrian (5. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik) xedatutakoarekin bat, idazkiak eta agiriak aurkezteko bulego judiziala Logroñoko Epaitegietako Dekanotza da (Breton de los Herreros kalea, 5-7, eta 941-296-527 fax zenbakia).

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna alegatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: ordaindu edo bete dela eta hori agiri bidez frogatu dela, betearazpen ekintza preskribatu dela edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk daudela, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan "Errekurtsoa" adierazita eta, ondotik, "30 Lan arloa-Berraztertzea". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "30 Lan arloa-Berraztertzea" kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Errioxako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak.

Logroñon, 2016ko urtarrilaren 11n.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1600659