33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 228/2015 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, hitzezko judizioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

125/2015 epaia.

Epaia eman duen epaile magistratua: Octavio Tobajas Galvez jauna.

Tokia: Tutera.

Eguna: 2015eko azaroaren 23an.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer EFC, S.A.

Abokatua: Carlos Mene de Pedro.

Prokuradorea: Ignacio Hualde Garde.

Alderdi demandatua: Luis César Serpa Correa jauna.

Epaitza:

Baiesten dut Santander Consumer EFC SAk Luis César Serpa Correa jaunaren aurka jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2032,94 euro ordaintzera, gehi interpelazio judiziala egin zenetik sortutako legezko interesak, baita kostuak ere.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta haren aurka ezin dela jarri apelazio-errekurtsoa.

Eta Luis César Serpa Correari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2016ko urtarrilaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1600777