33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

17 eta 18. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 17/2015 eta 18/2015 espedienteak; bi kreditu berezi dira.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

17/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

–Kreditu bereziaren espedientea:

1. Gastu goitituak:

0.1210.6.–Informatikako ekipoak eskuratzea: 25.000 euro.

0.4521.6.–Rokodromoa CD Eretan: 20.100 euro.

Guztira: 45.100 euro.

–Kreditu bereziaren espedientearen finantzabidea:

2. Gastuak beheititzea:

0.7711.6.–Tafalla sustatzeko plana: -13.000 euro.

0.4310.7.–Fatxadak berritzeko diru-laguntza: -20.000 euro.

0.4323.6.–Obrak Martínez Espronceda kalean: -12.100 euro.

Guztira: 45.100 euro.

18/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

–Kreditu bereziaren espedientea:

1. Gastu goitituak:

2.4230.6.–Musika tresnak eskuratzea Musika Eskolarako: 7.000 euro.

Guztira: 7.000 euro.

–Kreditu bereziaren espedientearen finantzabidea:

2. Gastuak beheititzea:

0.7711.6.–Tafalla sustatzeko plana: -7.000 euro.

Guztira: -7.000 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2016ko otsailaren 2an.–Alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1601290