33. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 1/2015 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 aldaketa. Kreditu berezia: 1.432.6010 kontu-saila. “Iparraldeko karrika handitzea: 7.100,00 euro. Kreditu bereziak, guztira: 7.100,00 euro.

Ondoko kontu-sail hauek murriztearen kargura finantzatuko da: 1.432.21800 kontu-saila “Karriketako mantentze eta konpontze lanak” 1.000,00 euro; 1.433.211 kontu-saila “Herriko argien konpontze lanak” 2.400,00 euro; 1.432.60100 kontu-saila “Ispiluak eta seinaleak karrikan eta errepidean” 300,00 euro; 1.432.60101 kontu-saila ”Eskortaren konponketa” 1.200,00 euro; 1.511.21800 kontu-saila “Bideak konpontzea” 1.500,00 euro; 1.432.60100 kontu-saila “Katastroaren mantentze-lanak” 700,00 euro. Finantzaketa, guztira: 7.100,00 euro.

Artazun, 2016ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1601445