29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03362 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

I.F.Z. zenbakia: S 3100010B.

Helbidea: González Tablas kalea, 9 behea. 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa 1.0100.

Tokia: Endarlatsa.

Udalerria eta probintzia: Lesaka eta Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bidasoa ibaia, Endarlatsako zentral hidroelektrikoa izandakoan presa, arrainentzako eskailerak eta ur hargunea eraitsiko dira. Makinak ibaiaren bi bazterretatik sartuko dira ur-ibilgura eta ur-agor bat eginen da, lehorretik lan egiteko. Horrekin batera, bi aldeetan ezpondari eusteko hormigoizko lubetak eginen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako edo Berako udaletxeetan, edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko otsailaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1601328