29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03364 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

I.F.Z. zenbakia: S 3100010B.

Helbidea: Gonzalez Tablas, 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170.

Tokia: Iturengo arrain-haztegia.

Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

lanen xedea Iturengo arrain-haztegia izandakoaren presa, arrainentzako eskailera eta ur hargunea eraistea da, eta, horrekin batera, krainer pareta bat eraikitzea 101 metroko lubetako zimenduekin, ezker bazterrari eusteko presatik uretan gora. Lanak egiteko ibilgua desbideratu eginen da ur-agor baten bitartez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko otsailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1601368