246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ondasun higiezinak enkantean

Tuterako Udaleko agente exekutiboak,

Aditzera ematen du: Nahitaezko Diru-bilketa Agentzia honetan abiarazia dagoen 15174 zenbakiko premiamenduzko prozeduran, Udal Ogasunarekin dauden zorrengatik, udal diruzainak 2016ko uztailaren 11n erabaki duela ondotik zehazten diren ondasun higiezinak besterentzea enkante publikoaren bidez. Hona hemen baldintzak:

a) Enkantea 2017ko urtarrilaren 25ean eginen da, goizeko 09:30ean, diru-bilketako bulegoetan (Konstituzio plaza, 12-1.a A, Tutera).

b) Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du bermea, enkanteko hasierako prezioaren %20koa, gutxienez. Lehen lizitaziorako tasazio balioa izanen da (5.000 euro). Gordailu hori Udalaren kutxan sartu beharko da, esleipen-hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia ezertan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sortutako erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egiten ahalko dira eskudirutan edo Tuterako Udalaren aldeko txeke izendunaren bidez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita enkantea eginen den egunera arte.

c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenengo lizitazioa 09:30ean hasiko da eta 09:45ean amaituko; denbora tarte horretan, parte hartu nahi eta nahitaezko gordailua jarria duten interesdunek beren posturak aurkeztu beharko dituzte. Ez dira onartuko tasazio baliotik edo hasierako preziotik beherako posturak. Lehenengo lizitazio hau eman gabe geratzen bada lizitatzailerik agertu ez delako edo ondasun batzuk esleitu gabe geratu direlako, bigarren lizitazioa eginen da ondoren, eta horretan tasazio balioaren %75etik gorako posturak onartuko dira (3.750 euro). Bigarren lizitazio hori 10:00etan amaituko da. Bigarren lizitazioan ere ez bada posturagilerik agertzen, enkanteko mahaiak erabakitzen ahalko du kudeaketa zuzeneko salmentaren tramitea abiaraztea, Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduaren 139. artikuluari jarraikiz.

d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deuseztatzen ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen badira eskatzen diren oinarria, errekarguak, korrituak eta kostuak.

e) Aurreko karga eta zamek, eta lehentasunezkoek, baldin badaude, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko dela, eta esleipenaren zenbatekoa ezin izanen da erabili haiek iraungitzeko edo ordaintzeko. Karga horiek betiere dira Jabetza Erregistroko erregistratzaileak luzaturiko kargen ziurtagirian agertzen direnak. Ziurtagiri hori espedientean dago eta interesdunek aztertu ahalko dute.

f) Enkantea egin ondoko bost eguneko epean, esleipen-hartzaileak errematearen edo esleipen prezioaren eta eratutako gordailuaren arteko diferentzia ordainduko du.

g) Aukera bada gutun-azal itxian eskaintzak egiteko; gehieneko eskaintzak izanen dira eta Tuterako Udalaren aldeko txekea izanen dute atxikia, gordailuko zenbatekoaren adinakoa.

h) Higiezinak eskualdatzetik sortutako gastuak (notario-eskritura egitea etab.) eta zergak esleipen-hartzailearen kontura izanen dira.

i) Tuterako Udalak beretako gordeko du besterendu gabeko ondasunak berari eslei dakizkion eskatzeko eskubidea, Diru-bilketaren Erregelamenduaren 147. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

–Enkantera aterako diren ondasunak:

Orubea, Tuterako Guerreros kaleko 12an dagoena. Azalera: 21,75 metro karratu. Erregistroan 2398 zenbakia duen finka. Balioa: 5.000 euro. Gordailua: 1.000 euro.

Tuteran, 2016ko azaroaren 23an.–Tuterako Udaleko agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1613308