246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako UAO-2 unitateko 81. eta 82. lurzatietako xehetasun azterlana (Alto de las Cruces kalea, 15 eta 17, 32. poligonoko
502 eta 503. lurzatiak). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako UAO-2 unitateko 81. eta 82. lurzatietako xehetasun azterlana (Alto de las Cruces kalea, 15 eta 17, 32. poligonoko 502 eta 503. lurzatiak), Juan Pérez Herasek aurkeztua, egun lurzatietan eragiten duten nahitaezko lerrokadurak aldatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2016ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1614265